Jonmikel Intsausti Mercero (Lazkao (Gipuzkoa), 1967).
Aurretik 40 urtez Urretxu-Zumarragan eta 2018tik aurrera Oñatin bizi den informatikaria naiz. Ezkondua eta alaba baten aita. Herriko kultur-eragile moduan eman ditut azken 20 urteak, gehien bat euskalgintzari eta mendizaletasun kirolari lotuta, nagusiki Urretxu-Zumarragako Zintzo-Mintzo Euskaltzale Taldea eta Ostadar Mendi Taldea elkartetan lan eginez. Argazki munduarekin izandako lehen harremanak orain dela 30 urte, herriko mendietan gora orduan hasi nintzeneko garaietan koka daitezke. 2012tik 2013ra bitartean nire lehen erakusketa erakutsi nuen Zuberoako Maskaradari buruz, honen 50 argazkiak Euskal Herriko bederatzi herritan aurkeztuz. Azkenik, Ostadar Mendi Taldearekin hain zuzen argazkigintzan parte hartutakoa ere banaiz, argazki zaharrez horniturik, 2014an Urretxu-Zumarragako Mendizaletasunaren Hastapenak izeneko erakusketa bat antolatuz.
Argazkiaren egilea: Iosu Perez
Nirekin kontaktuan jarri nahi izanez gero: jmintsausti@gmail.com / @xanmixel (Twitter)
Egilearen beste argazki erakusketa: Zuberoako Maskarada (1993 - 2007).
Oñatin, 2018ko maiatzaren 22an.