1944ko abuztuaren 24an, Adolf Hitler-ek Breslauko hiria (gaur egun 'Wroclaw') kosta ahala kosta sobietar armadaren aitzinatzearen aurrean babestu beharreko 'gotorleku militar itxia' deklaratu zuen. Hiriaren historia eta betiko itxura aldatuko zuen erabakia izan zen. Bere populazio zibil gehiena barnean harrapaturik zuelarik, "Festung Breslau"-k hamarnaka mila hildako eta hiriari hondamen-pilo ketsua utzi zizkion 80 eguneko setio epikoa jasan ondoren. Historia modernoaren setio basatienetako bat izaki, "Breslau-ko Gudua" Bigarren Mundu Gerrako giza tragedia handienen artean kokatzen da.
Iturria: https://www.inyourpocket.com/wroclaw/Festung-Breslau:-The-Siege-of-1945_70304f
Donostiarekin batera, Poloniako Wrocław hiria Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an. Behe Silesia eskualdean, Polonia hego-mendebaldean, 650.000 biztanle inguru ditu Wrocławek. 112 zubik lotzen dituzte Odra ibaiko hamabi irlak eta Behe Silesiako Venezia ezizenez ezaguna da horregatik. Wrocławeko historia kontatzea Europa erdialdearen historia koloretsu eta mingarria kontatzea da, erregimen eta herrialde ezberdinen menpe, etnia eta kultura anitzen elkargune.
Jonmikel Intsausti (@xanmixel)
Ondorengoa, ARGIA aldizkarian idatzitako artikuluaren bertsio eguneratua da. 2012ko irailaren 2an argitaratutako jatorrizkoa ondoko hau da: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2334/wroclaw.
Son varios los nombres que se utilizan actualmente para designar a la ciudad de Wroclaw. Aunque en polaco y oficialmente sea Wroclaw el único nombre, en español y en italiano el nombre de Breslavia se ha dado a conocer en Internet y medios de comunicación en los últimos años. El nombre que hasta 1945 fue oficialmente utilizado para denominar a la ciudad es Breslau, originado en Prezzla, utilizado siglos atrás.
Testua soilik gaztelaniaz. Barkatu eragozpenak. Itzultzen ari gara.
Wroclaw hiriari abestutako kanta batzuk.