Wroclaw Donostiarekin batera 2016an Europako Kultur Hiriburuak izango dira. Erakusketa honen helburua hiria hobeto ezagutzeko aukera ematea da, eta bide batez Polonia ezagutzera, Europako nazio zaharrenetako bat izanik, nahikoa ezezagun baita oraindik orain.
2016an zehar, Wroclawek kulturarekin harremandutako ekintza ugari antolatuko ditu hiriko kaleetan zehar; informazio gehiago hemen lortu daiteke: http://www.wroclaw2016.pl/
Eraikitze-lanak 2012an amaiturik, Wroclawek 212 metroko garaierara iristen den Poloniako eraikin altuen eta enblematikoena du. Hiriko etxe orratz bakarra da.
Oinezko anonimoak' (Pomnik Anonimowego Przechodnia), Piłsudskiego eta Świdnicka kaleetako bidegurutzean kokatuta aurkitzen den monumentua da, eta arte publikoaren eredu guztiz desberdinaren adibide nabaria da. Monumentua 2005eko abenduaren 12aren gauean zehar inauguratu zen, zehazki Poloniako Gerra-Legearen 24 urte inposatzearen ondoren (1981eko abenduaren 13a).
Rynek plaza erdian dagoen Aleksander Fredro dramaturgoaren estatua. Estatua hau Wroclawera Lwówetik ekarria izan zen Gerraren ondoren.
Erdi Aroko bi etxebizitza dira (gotikoak egituran, elementu errenazentista eta barrokoz horniturik direlarik) galeria batek elkarturik Rynek Merkatuko Plazako ipar-mendebaldeko izkina aldean.
Ezpatariaren eskultura lerden eta anatomikoa Berlingo Arte Ederren Akademiako irakasle Hugo Lederer-ek diseinatu zuen. Monumentua 1904ko azaroaren 26an jarri zen .
Poloniako tren-geltoki ederrenetako bat da. Geltokia 1855 eta 1857 artean eraiki zen, Oberschlesische Eisenbahn (Silesia Garaiko Trenbidea) delakoaren abiapuntu bezala, baita ere Breslautik Glogaurako trenbiderako sarbide gisa Posenetik igaroz. 1857an hirigunetik hurbil inauguratuta, aurretik zegoen Bahnhof Oberschlesischer (Silesia Garaiko Tren-Geltokia, 1841 eta 1842 bitartean eraikia) delako gunea ordezkatu zuen. Hainbat aldiz handitua eta berreraikia, bere azken berriztatze garrantzitsua 2010 eta 2012 bitartean izan zuen. 1945era arte Breslau Hauptbahnhof ("Breslauko Geltoki Nagusia") bezala ezagutzen zen.
Berriki eraberritua izan da eta eraikina zoragarri ikus daiteke, bai bere barnealdean baita fatxadan ere.
Wroclaw 2016an Europako Kultur Hiriburutzara iritsi izana ez da zoriak ekarritako kontua. Lwów, Wroclawen hiri bikia (orain Ukrainako mugen barruan Lviv izenarekin) eta Krakovia mendeetan zehar Poloniako kultur hiri historikoaren izena eramatearren elkarren aurka lehiatu ziren. Eta Wroclaw Lwówen balioen oinordeko naturala da orain. Gainera, historia errepikatzen da nolabait: Krakovia Europako Kultur Hiriburutza izan zuen 2000. urtean. II. Mundu Gerra amaitzean, kultura (antzerki-antzepenekin, kontzertuekin,...) literalki suntsitutako Breslau hiriaren etxe-hondakin eta hautsen gainean altxatu zen, "galtutako" Kresy ekialdeko lurraldeetatik hirira etorri berri izandako hiritarren animoa altxatuz. Wroclaw urte osoan zehar egiten diren kultura ekitaldi ugariren hiri bizia da. Argazkian, seinale-zutoin batek hiriaren erdialdean kokatzen diren hainbat antzerki-aretoren kokapena erakusten du.
Arte galeria bertan kokatzen bada ere, kantoi honetan mendeetan zehar hiriko hiltegia izan zen. Brontzen egindako animalia batzuen estatua batzuek kokapen hau oroitzen dute.
XX. mendeko historia eta politica bizirik daude Wroclaweko kaleetan. Kaleetan kokatzen diren gnomo ugariek Gerra-Legean zehar Alternatiba Laranja mugimendu poloniar anti-komunistaren ekintzak oroitarazten dituzte, Wroclawen hasiera izan zuen mugimendu klandestinoa, eskuarki Major (Festung Breslau-aren Komandante) gisa ezaguna zen Waldemar Fydrych-ek zuzendua 80ko hamarkadan. Mugimenduaren asmoa, besteak beste, herritar-talde zabalari erregimen komunista autoritarioaren kontra protesta baketsuaren bidez eta elementu zentzugabeak erabiliz oposizioko metodo alternatiboa eskaintzea zen, azkenik sistema komunista irrigarri utziaraziz.
Nahi duzu hauek bilatu eta bide batez hiria ezagutu?
1927an, Berlingo Wertheim partzuergoak Wroclaweko (orduan Breslau) erdialdeko merkataritza-gune handienaren diseinurako lehiaketa iragarri zuen. Hots handiko tokiko hainbat arkitektok euren proiektuak aurkeztu zituzten: Erich Mendelsohn, Werry Roth, Theodor Effenberg eta Herman Dernburg: azken honek irabazi zuen lehiaketa. Eraikin modernista hau hain zuzen, gaur egungo Wroclaweko harribitxi arkitektonikoetako bat dugu. II. Mundu Gerran Larriki kaltetua izan bazen, orain urte gutxi batzuk eraberritua izan da jatorrizko plano eta diseinuak jarraituz.
Zergatik diren urdinak Wroclaweko tranbiak? Hain zuzen Lwówen ere urdinak zirelako.
Wroclawek lorategi ugari ditu. Ezagutu itzazu hauetako batzuk.
Tranbia-, automobilen, kamioien eta autobus-trafikoa gainetik pasatzen uzten duen Poloniako zubi eseki bakarra da. Gainera, Wroclaweko zubi ospetsuen eta aitortuena da, eta bere silueta oso partikularrari esker hiriaren sinbolo bihurtu denetako bat da. Monumentu tekniko ere bada, mundu osoan ezaguna hain zuzen bere eraikuntzan erabilitako egiturazko soluzioei esker. Eraikuntza-lanak 1908an hasi ziren eta 1910eko urriaren 10ean Alemaniako azken enperadorea eta Prusiako errege Guillermo II.aren aurrean inauguratu zen. Zubia Bigarren Mundu Gerran larriki kaltetua izan zen eta berreraikia ondoren.
Polonia 2005eko apirilaren 2an, Karol Józef Wojtyla Aita Santua zendu zen egunean, nolabait izozturik geratu zen. Herrialde osoak Joan Paulo II.aren heriotzagatik negar egin zuen astebete oso batez.
Eliza hau XIII. mendean (1218 eta 1230 artean) eraiki zen (1242ko mongolen inbasioa baino lehen), Wroclaweko elizarik zaharrena denik; jatorrizko portada erromanikoa du eta aldi berean, indarrean dagoen hiriko elizarik zaharrena dugu.
Azken urteetan zehar, Wroclaw eraikin ugariren aurrealdeak berritzen joan da; haietako asko gaur egun kolore gris edo baita ere beltzeko dira poluzioagatik eta mantenurik ezarengatik. Wro2016 hiriburutza dela-eta, elizak, eraikinak eta zubiak zaharberrituak izan dira azkeneko urteotan.
Bertako populazioari hiriaren gainean hainbat konturi buruz kontsulta egiteko asmoz, 2015eko irailaren 6an, igandean Wroclawen lehen hiri-erreferendum historikoa egin zen. Wroclaweko herritarrei galdera batzuk erantzun zitzaten eskatu zitzaien. Bat honako hau izan zen: Etxe eta barruko patioen zaharberritzearen gastua handitzearen alde zaude?
Wroclaweko ikono iraunkorretako bat izanik, eraikin gotiko honetako dorre dotore bikoitzak zentinelak bailitzan nabarmentzen dira ul. Katedralna kalearen amaieran; haren eliz atari landua Wroclaweko Erdi Aroko elementu artistiko baliotsuenetako bat da. Gaur egun ikusten duguna bertan berez eraikitako laugarren eliza da. Eraikuntza 1244. urtean hasitakoan, katedral hau zehazki Polonian adreiluz eraikitako lehen eraikin handia izan zen. Derrigorrez bisitatu behar den tokia Wroclawera joaten bada.
Gaur egun Wroclaweko sinbolorik ezagungarriena da eta hirian derrigorrez egin behar diren bisitetako bat. Hala Stulecia ikaragarria (Centennial Hall) Szczytnicki Parkean kokatuta dago, Odra ibaiaren ekialdean eta oso eraikin ausarta izan zen eraiki zen garaian. 1913an eraiki zen, Leipzigeko borrokako Napoleonen porrotaren urteurreneko ehun urteetan, hormigoi armatua erabiliz; Max Berg-ek eraikia, egitura 42 metroko altuerara heltzen da eta 10.000 pertsonako edukiera du: bere 2.400 leihoek argi naturala ematen diote bere barneari. Hartan mitin eta hitzaldiak eskaini zituzten, bai Hitler-ek, edo Dalai-Lamak ere.
'Iglica' monumentuen orratz garaia Mendeurrenaren pasealekuan Hala Stulecia (Mendeurreneko Areto) monolitikoaren eta Pawilon Czterech Kopul (Lau Kupuletako Pabiloi) eraikinaren ondoan dago. Stanislaw Hempel irakasleak diseinatuta eta Mostostal-ek eginda, altzairu-orratz ikonikoa 1948ko uztailaren 3an Mendeurreneko Aretoko azoka-esparruan 'Berreskuratutako Lurraldeen Erakusketa' propagandistako atal gisa eraiki zen.
Hala Stulecia-ren ondoan kokaturik, Multimediazko Wrocławska Fontanna iturria bere motako Poloniako iturririk handiena da eta Europako tamaina handienekoetako bat ere. Poloniako Gerraondoko Lehen Hauteskunde Libreen 20. Urteurrenaren omenez 2009ko ekainaren 4an inauguratua izan zen.
Lorategi Japoniarra Szczytnicki parkean Centennial Hall-en iparrean Adama Mickiewicza kalean kokatuta eta "Pergola" delakoaren atzean, 1913ko Erakusketa Unibertsalaren ondoren bertan Lorezaintza Artistikoko Erakusketaren parte bezala geratu ziren azken hondarretako bat da. Hain zuzen, toki zoragarria da!
Beharbada Wroclawen den bizitegi-gunerik ospetsuena dugu Grunwaldzki Zubitik haratago aurki daitekeen auzo honek.
Wroclaweko Politeknikoaren higikortasuneko arduradunek gutxienez oso azkarrak izatea erakutsi dute; bere ikasleek eta irakasleek hiri-teleferikoa darabilte Politeknikoko bi campusen artean mugitu ahal izateko.
1997an hiriak bere historiaren uholde handienak pairatu zituen. 1997ko uztailaren 3tik aurrera, sei egunetan zehar Polonia, Austria eta Txekiar Errepublika uholde-euriek astindu zituzten. Uztailaren 6rantz lehen hiriak eta herriak uraren azpian geratu ziren, nahiz eta txarrena oraindik uztailaren 11n etortzear zegoen, Odra eta Olawa ibaiek Siechnice hirian gainezkatu zirenean. Askatu zen uharra Wroclaw aldera abiatu zen, hiria hurrengo gauean joz. Goizean hiriaren azalera gehiena aintzira handia ematen zuen, Wroclaweko hainbat zonalde urpean hiru metroz estaliaz geratu zirelarik.
Baina bere herritarrak ez ziren besoak gurutzaturik geratu, eta haietako askok Unibertsitate-liburutegiko liburu ugari salbatuz lagundu zuten.
Merkatuko Eraikina. Richard Pluddemann eta Heinrich Kuster arkitektoek diseinatua, aretoa 1908an inauguratu zen.
Euren anaia homologo alemaniarrentzat zuzendutako Eliza Katoliko Erromatarreko apezpiku poloniarren gutun pastorala 1965eko azaroaren 18an bidali zen. Ororen gainetik 966an Poloniako Kristautzearen 1000. urteurrenaren Ospakizunerako gonbidapena izan zen.
Apezpiku Alemaniarrentzako Apezpiku Poloniarren Adiskidetze Gutun delakoak aldi berean iraganeko zein berriki gertatutako gertaera historikoak gogoratzen ditu, egia esan gonbidapen berritzaile eta zabal bateko parte bat besterik ez zela, zeinaren testuan zera deklaratzen zuten: (Bigarren Mundu Gerraren hilketengatik) “Barkatzen dugu eta barkamena eskatzen dugu”.
Wroclaweko Udaletxeko eraikina, garai gotikoan Silesian eraikitako eraikin sekular bakarra, eta gainera geroago jarri zitzaizkion elementu errenazentistak dituena (Rynek) merkatuko plaza zaharreko ekialdean kokaturik dago. Hiri erdialdean kokatutako ikonoa.
Zubi komunikabideetan 'esploratuen' bat da. Hainbat film luzetan, telebistako serietan eta Wroclawen grabatutako merkataritza-iragarkietan agertu da. Zubiak Ostrow Tumski (Katedralaren Uhartea) eta Wyspa Piaskowa (Hondar Uhartea) elkartzen ditu Odra ibaiaren iparreko adarraren gainean, 52 metro baino gehiago luze da eta ia zazpi metro zabaleran, eta 1976tik monumentu historikoen zerrendaren barruan sartuta dago.
Hirian egin daitezkeen paseo gozagarrienetako bati irekitzen dizkio ateak, Ostrów Tumski-koari hain zuzen. Nolanahi ere, azken urteetan lotuta dituen maiteminduen milaka giltzarrapoengatik ospetsu bihurtu da.
Odra, ibai nabigagarria. Wroclaw ezin da kontzebitu bere ibairik eta ehun baino gehiago zubirik eta pasagunerik gabe.
XIX. mendetik, milioika poloniarrek emigratu dute arrazoi ekonomiko eta politikoengatik atzerriko lurretara. Chicago eta bere eragin-area haietako bat da.
Wroclaweko eraikin gutxik dute bizitza hain interesgarria eta aberatsa Wroclaweko Unibertsitatea bezain bestekoa. Bere historia bera altxor handia da, eta bertan kokatzen den Leopoldina Aretoa nabarmen dezakegu Europan gordetako areto barroko onenetako bat bezala.
Bigarren Mundu Gerraren historiaren ezagutza ez doktrinatua duen edonork beharbada monumentu honen arrazoiak ezagutzen ditu, zeinak 1940ko Stalin-en agindupeko NKVD-ak hildako 22.000 ofizial militar, polizia, intelektual eta gerrako preso poloniarrak gogorarazten duen. Tadeusz Tchórzewski Varsoviako eskultoreak diseinaturik, monumentu nabarmenak Heriotzaren Aingerua irudikatzen du, irudiaren gainean, Aberriaren Zaindaria etsita dagoela hildako ofizial baten gorputzaren gainean zeinek buruko atzealdean bala-zulo baten xehetasuna ere baduen.
Wroclaweko Juduen Historia mendeetan zehar Europa Erdialdeko juduek sufritu duten historia bera da. Eta Wroclawek haien oroimenean leku eta monumentu ugari ditu. Bi argazkietan ikus daitekeenez, auzo judutarra eraberritua izan da azken urteotan.
Gatzaren (Plac Solny) plaza Wroclaweko Erdi Aroko merkatu zaharra da eta landuta dituen erliebeekin zein fatxadetatik irteten zaizkion irudiekin, alboko Rynek Merkatuko Plaza mugakidea ia bezain arkitekturalki ikusgarria da. Gatzaren plazak jatorrian 84,5 m x 94 m-ko tamaina zuen. Seguruenik 1242an eraiki zen, urte berean gertatutako mongolen inbasioaren ondoren; garai desberdinetan izen desberdinak jaso ditu, hala nola, Polnischer Markt (Merkatu poloniarra), Salzring (Gatz-Merkatua) edo Salzplatz (Gatzaren Plaza).
Zdecydowanie jest to ślad urody przedwojennego Wrocławia. Praktycznie w każdym miejscu można znaleźć ocalone budynki, dopracowane rozwiązania architektoniczne i zachowaną mądrość poprzednich pokoleń. Wrocław to miasto z duszą, starą i piękną. Nieporównywalną z żadnym innym miastem w Europie.
[...]
Zalantzarik gabe, gaur egungo hiriak gerra-aurreko Wroclawaren edertasunaren arrastoa du. Ia hiriaren edozein lekutan salbatutako eraikinak aurki daitezke, baita soluzio arkitektoniko finak eta aurreko belaunaldiak eman eta kontserbatutako jakituria ere. Wroclaw arima duen hiria da, zaharra eta ederra. Konpara ezina da Europako beste edozein hiriekin.
Lurra planetaren forma duen puztutako soinekoa duen gazte ederraren monumentua, 2012an jarrita agertu zen Lau Tenpluen Barrutiaren (Dzielnica Czterech Swiatyn) usadiozko sarbidearen atarian.
Solny plazaren hegoaldean kokatutako kalea da. Wroclaweko erdialdeko kale txiki xarmagarria, baina tamalez zabartua, etxe batzuk berrituak izan badira bertan azkeneko urteotan. Kalea aipatzen duten lehen datuak XIV. mendearen amaierakoak dira, hiriko harresien eta zuloaren perimetro zaharrenean norbaitek eraikin xumez hornitutako kale-kantoi txiki bati buruz idaitzi zuenean ("zakur-etxolak")...
Wroclaweko Arkitektura ezin da guztiz ulertu bere Historia iraganerantz begiratu gabe egiten bada; irakurri ezazu haren historia eta ikasi nola bilakatu den gaur egun ezagutzen dugun hiria.
2004ko maiatzaren 1ean Polonia Europar Batasunari gehitu zitzaion. Baina oraindik orain ez da Eurozonaldean sartu. Zergatik?.