ul. Powstanców Slaskich 95
Eraikitze-lanak 2012an amaiturik, Wroclawek 212 metroko garaierara iristen den Poloniako eraikin altuen eta enblematikoena du. Hiriko etxe orratz bakarra izanik, kasko zaharreko minutu gutxitara kokatutako Sky Tower orratza literalki hirigunearen gainean kulunkatzen da, eta bere bultzada bertikala urruneko kilometro askotatik ikus daiteke. Haren barruan hiri txiki bat kokatzen da, apartamentuak, bulegoak, dendak, jatetxeak, aisialdirako lekuak aurkitzen dira eraikinaren 50 solairuetan (Wroclaw-en azken hamarkadan ireki diren hainbat merkataritza-gune berrietako bat bertan da). Sarrera nagusiaren atarian Salvador Dalí-ren tamaina handiko eskultura surrealista bat jarrita dago, eta erakusketarako eskainitako 40 metro koadroko azaleran kokaturiko 60 pantailako instalazio elkarreragile ikaragarriak bertara datozen bisitarien mugimendura erreakzionatzen du.
Erlazionaturiko argazkia(k):