Pl. Uniwersytecki
Wroclaweko Unibertsitateak aukera fotografiko bikain ugari ematen ditu, baina popularrena eraikin nagusiko sarrerako bere burua harrotasunez erakusten duen ezpatari biluziarena da.
Ezpatariaren eskultura lerden eta anatomikoa iturri bateko goialdean kokaturik dago eta Berlingo Arte Ederren Akademiako irakasle Hugo Lederer-ek diseinatu zuen. Monumentua 1904ko azaroaren 26an jarri zen Unibertsitateko Plazan eta parroko ugariren kexak eragin zituen orduan, eskultura honen biluztasunak ikasleak moralki galbidera eramango zituen beldur baitziren apaizak.
Bada kondaira bat dioena, ezpataria, jokalari nabarmena zela eta ezpata izan ezik bere ondasun guztiak mozkorturik kartetan jokatuz galdu zituela. Unibertsitateko 30.000 ikasle baino gehiagorentzako eredutzat hartuz, egin zien aurre lehen marmarrei kondairak. George Bender hiriko alkatea ados egon eta estatua bere lekuan mantendu da harrezkero.
Hala ere, ohartarazpenak ez zuen funtzionatu eta ezpatariaren estatuak ikasle berek egindako txantxa ugariren gaitza du gaur egun. Apirileko lehen egunean (Prima Aprilis (*) izenekoan, eta irudimenak jarraitzen badu, beste egun gehiagotan ere) hura janzteko ohitura dago. Dagoeneko ezpatariak ezpata ere askotan galdu duenez, estatua kamerez monitorizaturik dago eta oro har udaltzaingoak bufoien harrapaketak in fraganti lapurretan direnean egiten dira, geroago isuna jartzen zaielarik. Zori bera izan zuten behin iturrian bainatu ziren ikasleak, baita ere iturrian kanoa batez igeri egiten saiatu zen ausarta ere, honek gainera, iturria arinki kaltetu zuen.
(*) Espainian eta Hego Euskal Herrian Inozenteen Egunaren antzera Europako herri ugaritan zein Ipar Euskal Herrian ospatzen den eguna.