ul. Pilsudskiego 105
Poloniako tren-geltoki ederrenetako bat da. Geltokia 1855 eta 1857 artean eraiki zen, Oberschlesische Eisenbahn (Silesia Garaiko Trenbidea) delakoaren abiapuntu bezala, baita ere Breslautik Glogaurako trenbiderako sarbide gisa Posenetik igaroz. 1857an hirigunetik hurbil inauguratuta, aurretik zegoen Bahnhof Oberschlesischer (Silesia Garaiko Tren-Geltokia, 1841 eta 1842 bitartean eraikia) delako gunea ordezkatu zuen. Hainbat aldiz handitua eta berreraikia, bere azken berriztatze garrantzitsua 2010 eta 2012 bitartean izan zuen. 1945era arte Breslau Hauptbahnhof ("Breslauko Geltoki Nagusia") bezala ezagutzen zen. Bere diseinatzailea Wilhelm Grapow erret-arkitekto prusiarra izan zen, eta XIX. mendean, hiriko hego kanpoaldetik hurbil aurkitzen zen, inguru hauek oraindik urbanizatu gabe ziren-eta.
Bidaiaria ondo sentitzen den toki magikoa da. Halla eta geltokiko nasek espazio-denbora guztiz desberdin batera bidaiatzeko aukera ematen digute, XIX. Mendera hain zuzen. Kontu bitxi bezala, merezi du aipatzea 1947an Dworzec Glowny (Geltoki Nagusia) delakoan oraindik geratzen zela funtzionamenduan Europako azken zinema-geltokia. Bere egun onenetan filmak egun guztian zehar proiektatzen ziren (film bana bi orduz behin). 1967an, "Stawka wieksza niz zycie" ("Bizitza baino apustu handiagoak") serieko pasarte bat grabatu zen haren nasetan; seinaleak "Wroclaw Glowny”-ren ordez "Berlin Ostbahnhon“ gisa aldatu ziren aldi baterako. Hirugarren plataforman (argazkietako batean), baita 1967an ere, Zbyszek Cybulski aktorea istripuan zendu zen trena hartzeko saiakeran gurpilen azpian erortzean sortutako lesioak zirela medio. 30 urte geroago, Andrzej Wajda zuzendariak Zbyszek Cybulski-ri eskainitako plaka bat plataforma berean estalgabetu zuen.
Geltokiko areto nagusitik irteterakoan, bidaiariek Janusz Tarantowicz-ek diseinatutako "Dobry wieczór we Wroclawiu" ("Gabon, Wroclaw") testua duen antigoaleko izan arren neon-kartel zoragarri baten bistaz goza dezakete, non gizon baten silueta erakusten den, esku batean lore bat eta bestean agur-keinu batean kapela erakusten dituela.
Silesia Behereko tren-geltokirik handiena ere bada, eta hainbat bide garrantzitsuren bidegurutzean kokaturik dago, esate baterako Berlinera, Pragara, Varsoviara, Gdansk-era eta Krakoviarako bideak hemendik lotzen direlarik.