Argazkiak Wroclaweko 5 antzoki-eraikin desberdinetarantz doazen norabideak erakusten ditu. Donostiarekin batera, Wroclaw 2016an Europako Kultur Hiriburutzara iritsi izana ez da zoriak ekarritako kontua. Lwów, Wroclawen hiri bikia (orain Ukrainako mugen barruan Lviv izenarekin) eta Krakovia mendeetan zehar Poloniako kultur hiri historikoaren izena eramatearren elkarren aurka lehiatu ziren. Eta Wroclaw Lwówen balioen oinordeko naturala da orain. Gainera, historia Polonian errepikatzen da nolabait: Krakovia Europako Kultur Hiriburutza izan zuen 2000. urtean. Orain Wroclawen txanda da.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ekialdetik zetorren herritarrekin bete bezain laster, Wroclawek kulturaren berpizkunde prozesua hasi zuen. Izan ere, Gerra-osteko garaietan bertako bizilagun berriek kulturaren aldeko gogo eta grina sutsua erakusten hasi ziren. Txarrago ezin zitekeen egoeran, erabat hutsetik hasitako bizitza kultural poloniar oparo baten sorkuntza mirarigarria izan zen. Sei urteko Gerra izan ondoren hezkuntza eta kultura gosea amaiezina zen. Askotan, erdi eroritako auditorioetan emandako antzezpen dramatiko, opera-emanaldi, zein kontzertu sinfonikoen maila eta eskaintza sekulakoa zen. Kultura sendagai bihurtu zen orduan; eta aurretik Bigarren Mundu Gerran zehar bizi izandako lazturatik kanpo begiratzeko aukera eman zion jendeari.
Dena dela, hirian gertatutako benetako pizkundea joan den mendeko 60. hamarkadan gertatu zen. 1962tik 1967ko tartean, hiriaren kultura-indarra dela medio, baina baita beste zenbait arrazoi probetxuzko eta politikoengatik ere, Wroclaw “modako” hiria bihurtu zen. Silesia Beheko hiriburua jende ugarik bisitatu zuen… delegazio desberdinak, ofizialak, kazetariak dozenaka joaten ziren. 1966an hain zuzen, egun oraindik ospatzen den Wratislavia Cantans (Oratorio eta Kantata Musikako Jaialdia) lehen aldiz ospatu zen. Oraingoan ere hiria kultura-eraberritze prozesu emankorretik igaro zen eta bertako biztanleek komunismoak zein Sobiet Batasuneko opresiotik ihesbidea aurkitu zuten.
1983ko erdialdean, Polonia 18 hilabete lehenago Wojciech Jaruzelski Jeneralak eta lider komunistak Solidarnosc mugimendua menderatzeko saioan ezarritako gerra-legetik irteten ari zenean, Sedes (“komuneko estalkia” polonieraz) izeneko punk talde batek “Wszyscy pokutujemy” ("Gu guztiok sufritzen dugu" https://www.youtube.com/watch?v=TFBg5PLJlxk) izeneko abestia jotzen hasi zen. Himno bat bihurtu zen Polonian barreiatutako punkentzat, eta gobernu zapaltzaile baten azpian etorkizun beltz eta monotono bati aurre egiten zioten gazteen frustrazioa adierazten du. Kantak erdeinuzko errepika lakonikoan hainbat aldiz zera oihukatzen zuen: "Gu guztiok sufritzen dugu / bizirik egotearren". Horrelaxe Wroclawek, komunismoaren kontra politikoki oso engaiatua, punk talde bat sortu zuen.
Gaur egun hiriak eskaintzen duen eskaintza kulturala oparoa da oso eta era askotakoa ... gozoki estimatzen den opera batekin, hainbat antzokirekin, museo handi eta galeria batzuekin, eta urtero nazioarteko goi-mailako ekitaldi gehiago erakartzen duen jaialdi egutegiarekin, Wroclawek badu mundu osoari zer eskainia. Hiriko arte garaikiderik onena Awangarda Galerian erakusten da, Firlej, Eter eta Puzzle musika klubetan musika ona entzun ohi daiteke zuzenean eta Nowe Horyzonty zinema Poloniako onenetako bat da. Hainbat pop- eta rock- musika-talde ospetsu Wroclawen eta bere eragin arean hazi dira, hala nola Hipster, Natalia Lubrano, Ewelina Lisowska ... abuztuan ospatzen den wROCK for Freedom Festival jaialdia ospatzen da, Aktore Kantarien Jaialdia (martxoan programatua, musika-antzerkiari eta Polonian kantatutako poesiari eskainitako jaialdi handiena), "Odrako Jazza" Jaialdia (maiatzean) eta Dialog Nazioarteko Antzerki Jaialdia (urrian programatua) hiriaren eskaintza kultural aberatsaren adibide gehiago dira.
Wroclaweko Hipster taldea; 33. argazkian agertzen den Piotr Szkudlarek da musika taldeko gitarra baxu-jotzailea.