ul. Swidnicka 40
1927an, Berlingo Wertheim partzuergoak Wroclaweko (orduan Breslau) erdialdeko merkataritza-gune handienaren diseinurako lehiaketa iragarri zuen. Hots handiko tokiko hainbat arkitektok euren proiektuak aurkeztu zituzten: Erich Mendelsohn, Werry Roth, Theodor Effenberg eta Herman Dernburg: azken honek irabazi zuen lehiaketa. Berlingo arkitekto Hermann Dernburg-en diseinuak altzairu-egitura ematen zion eraikinari; denboraz eraikina Breslauren merkataritza-gunerik handiena bihurtu zen, bere gain 35.000 metro koadro hartuz eta altzairu egiturarekin Europako eraikina handiena ere izatera helduz. Proiektua egiteko asmoz, eraikin batzuk, hotel arrakastatsu bat eta 12 etxebizitza barne eraitsiak izan ziren egun gunea dagoen lekuan. Lan guztiak hiru urtetan bukatu ziren eta Wertheim Merkataritza-gunea 1930eko apirilaren 2an inauguratu zen. Dernsburg-en arkitektura irudikor modernoari, gunearen denda zabalei eta Silesia Behereko eskualdean eskailera mekanikoak erabiltzen zirela lehen aldia izanari esker, merkataritza-gunea proiektu arrakastatsua izan zen. Adibidez, ondo hornitutako Jostailu-dendako erakusleihoa ospetsua zen bezeroen artean, hartan jostailuzko tren mugikariak ere baziren-eta. Une batean Savatorplatz-en biltegi gunea handitzeko ideia garatu zen, hala ere, krisi handiagatik, ideia hau azkenik baztertu zuten.
Wertheim familia juduak ez zuen dendaren arrakastaz gozatu denbora luzean, faxistak boterera iritsi zirenez gero eta, zenbait ekintza antisemitaren ondoren, AWAG (Allgemeine Warenhaus Gesellschaft) delakoari saltzera behartuak izan ziren. AWAG-ek dendaren salmenta-jarduera mugatu zuen. Bestalde, hiriaren bista panoramikoko terrazez horniturik zegoen luxuzko jatetxe ospetsua taberna militar bihurtu zen. 1945eko martxoaren 12an, eraikinak kalte larriak jasan zituen bonbardaketetan zehar. Hura hainbat egunetan zehar sutan izan arren, altzairu-egitura, baita zeramika-goraguneren atal batzuek ere bizirik ateratzea lortu zuten.
Gerra amaitu eta berehala Renoma berritu zen eta 1947an Powszechny Dom Towarowy (Pedet deitzen zuen jendeak) izeneko merkataritza-gune berria ireki zen. Eraikinak gerra aurretik zuen glamour ospetsua galdu arren, Poloniako merkataritza-gunerik handiena izan zen.
1977an, Europako modernismoaren adibide enblematiko gisa monumentu historiko katalogatu zuten. Eraikineko gorputzaren formak eta bere aurrealdeak oraindik zirrara handia sortzen dute. Eraikina inguratzen duten leiho-lerroak ditu, zeramika-moldurak, giza-buru eskultura itxuran jarritako xehadura apaingarriak, erremateak (pinu-konoak) eta mastak, hauek guztiek eraikina bere dotoretasunagatik nabarmen dadin eragiten dute, baita oinezkoaren begia harrapatzen ere. Eder ikusten da arratsean zoragarri argituta geratzen denean.
1990 urtearen amaieran, Renoma pribatizatu zen eta 1998-1999 urteen artean eraikinaren modernizazio-lanak burutu ziren. Lehen solairuak Galeria Centrum izena jaso zuen. 2005-2009 urteen artean Centrum Development & Investments jabe berriak modernizazio sakona egin zuen. CDI-k eraikinaren jatorrizko kontzeptua zorrozki berrasmatzea erabaki zuen, 1930eko hamarkadaren jatorrizko ideiaren arabera egindako handitzearekin batera. Modernizazioa zaharberritzaile-zuzendaritza talde baten agindupean burutu zen. Renoma berriaren inaugurazioa 2009ko apirilaren 25ean gertatu zen. Hewlett-Packard enpresak gaur egun eraikinaren bigarren, laugarren, bosgarren eta seigarren solairuetako espazio apur bat erabiltzen ari da haren outsourcing-proiektuetarako.
Renoma eraikinaren aurrean hiritar alemanak hiria uzten, 1946. urtean. Iturria (Poland 1946. The Photographs and Letters of John Vachon | http://fotopolska.eu/1800,zrodlo.html)
Gainera, Wroclaw Renomako goi-solairutik ikusi ahal da. Nahikoa da merkataritza-gunera iritsi, eta igogailua hartu zazpigarren solairuan kokatutako aparkalekura iristearren. Aparkalekuaren hiru aldek hirirantz ematen dute. Aukerarik onena bertara aste erdiko lanegun batean gauez joatea da. Orduan gerta daiteke-eta aparkalekua erabat hutsik egotea.
Informazio gehiago: http://fotopolska.eu/Dom_handlowy_Renoma_Wroclaw,24,48