Gutxi gorabehera 650.000 biztanleren inguruko populazioa izanik, Wroclaweko auzo desberdinetatik mugitzeko oso garraiobide herrikoia da tranbia. Zaldiz eramandako autoz osaturik inauguratu zen 1877ko uztailaren 10ean lehen tranbia-zerbitzua, horren ondorioz Poloniako hirugarren tranbiarik zaharrena denik (Varsoviako eta Szczecin-ekoaren ondoren – kontuan har dezagun Wroclaw (orduan Breslau) eta Szczecin (orduan Stettin) Alemania barruan zirela). Wroclaw MPK enpresak (Miejskie Przedsiebiorstwo Komunikacyjne Sp. z o.o. we Wroclawiu) operatzen du hiriaren tranbia-sistema. 23 lineaz osatutarik dago, sei gordailu, 20 kiribil eta 258,2 kilometroko luzera osoa dituelarik. Wroclaweko tranbiak 1.435 mm-ko bideko zabalera estandarra darabil.
Tranbiak Udaletxearen aurretik Rynek plazatik pasatzean, 1920-1928 urteen artean. Iturria: "Dolny Śląsk na Fotografii” http://dolny-slask.org.pl/.
1950. urtearen inguruan konposatutako Jerzy Harald-en (musika), Krystyna Wnukowska-ren (letra) eta María Koterbska-ren "Wroclawska piosenka / Wroclaweko Kanta" abestia (https://youtu.be/iGLVfKf6uHo) kolore urdineko tranbia hauei buruz mintzo da.
"Mkna po szynach niebieskie tramwaje przez wroclawskich ulic sto"
"Haien errailetatik ziztu bizian doaz tranbia urdinak Wroclaweko ehunka kaleetan zehar"
Kontua da tranbietan kolore urdina erabili izana poloniarrek berek sartu zutela Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Lwów-eko tranbien kolore urdin beragatik (Wroclaw berrian bizitzearren gaur egun Ukrainako hiri honetatik zein haren eskualdetik iritsi baitziren lehen auzotar poloniarrak: hain zuzen Wroclawek, gibelean utzi zuten Lwów-aren antza har zezan beste modu bat zen. Gaur egun (eta iraganean ere) tranbiak beste kolore batzuetan margotuak izan badira ere (gorrian, zurian, horian,...) eta 1990etik aurrera iragarkiz estaliak izan arren, urdinak jarraitzen du izaten Wroclaweko tranbien tradiziozko kolorea.
Wroclawska Fontanna-ren ikuskizuna hiriko tranbia urdinak gogoratuz