Park Mikolaja Kopernika
Parkea Promenada Staromiejska-ren (Hiri Zaharreko Pasealekua) eta Teatr Lalek (Txotxongilo Antzokia) neobarrokoaren ondoan aurkitzen da. Bi akre inguruko azalerarekin parkea XIX. mendeko Copenhageko Tivoli Lorategien ildoei jarraituz sortu zen eta hirian gerra baino lehen zeuden parkeen antza du. Maisuki forjaturiko burdin-hesi apain batek jabetza inguratzen du, eta ondo mantendutako soropilak, argiztapen apaingarriak eta landaredi joriak parke hau bikain ikus dadin egiten dute. Parkeko iparraldeko ertzeraino iristen diren bide bihurgunetsuei jarraituz, iritzi hau are handiagoa egiten da zurezko zaldiak dituen XIX. mendeko Frantziako estiloko karrusel bikainera iristen denean. Haren oihal hori eta gorriak Wroclaweko antzinako pinturez betetako moldea koroatzen du. Parkearen txikienentzako puntu gorena eraikuntza berriko gomaz forratutako modan diren jostailu-mota guztiez hornitutako jokoetako zona itxia da. Handik hurbil iturri zirkular handia ere aurki daiteke haren pieza zentrala beltxarga baten estatua bat eta Peter Panen antza duen haur txiki bat duelarik; lorategiko ekialdean metal beltzeko hegaztietako abiario bat aurki daiteke, oro har hilabete beroenetan hegazti-espezie exotikoen etxea dela.
Txotxongilo Antzokiaren ondoan terraza zabala eta udako kontzertuetarako, erakusketetarako eta beste ekitaldi kultural batzuetarako kanpoko agertokia aurkitzen da, eta han ospatzen diren kontzertuetako akustika bikaina da. Parkean book-crossing egiteko kaxoi bat ere aurki daiteke. Norberak utzi dezake han bere liburua, edo zuhaitz baten azpian parkeko eserleku batean jarrita dagoen bitartean zerbait irakurtzeko utzitako beste bat hartu. Parkea oso ondo zainduta dago eta bere lilura eguneko orduetan zehar soilik goza daiteke, parkea itxita baitago gauean zehar. Sarrera doakoa da. Parkea oso garbi, eta gainera, seguru mantentzen da irekita dagoen ordu guztietan zehar.
Wroclaweko biztanleek 44 parke dituzte ia 800 hektareako azalerarekin. Beste parke batzuk hauexek dira, Poludniowy Parkea, Promenada Staromiejska, Lesnicki Parkea, Zachodn Parkea, Tysiaclecia Parkea (Ehun Urteurreneko Parkea) ... hiriko zona desberdinetan kokatuta: erakusketa honen egileak Popowice auzoan kokatutako parkea gogoratzen du atseginki.