eu | es | en  

Argazkiak

[21] [<<] Grunwaldzki zubia

Most Grunwaldzki - (2014ko abuztua)



Most Grunwaldzki (Grunwaldzki Zubia)

Most Grunwaldzki

Tranbia-, automobilen, kamioien eta autobus-trafikoa gainetik pasatzen uzten duen Poloniako zubi eseki bakarra da. Gainera, Wroclaweko zubi ospetsuen eta aitortuena da, eta bere silueta oso partikularrari esker hiriaren sinbolo bihurtu denetako bat da. Monumentu tekniko ere bada, mundu osoan ezaguna hain zuzen bere eraikuntzan erabilitako egiturazko soluzioei esker.

Odra ibaia gurutzatzeko zubi berri baten eraikuntza-plana 1890an burutu zen hiriaren hedapenarekin eta ipar-ekialdeko auzo berrien (Sepolno, Zalesie eta Zacisze) eraikuntzarekin lotu daitekeelarik, kirol- eta aisialdi- jarduerak praktika ahal izateko hurbileko lekuekin, baita hauek erdialdearekin behar zuten konexioarekin ere. Hala eta guztiz ere, Breslauk 1905era arte itxaron behar izan zuen Hiriaren Aholku Batzordeak zubi berria diseinatzeko lehiaketa zabaldu arte.

Aukeratutako diseinua Richard Plüdemann zinegotzi eta arkitektoak marraztutakoa izan zen, eta Martin Mayer eta Robert Weyrauch izan ziren bere eraikuntzaren proiektua (informazio-iturri batzuek A. von Scholz edo M. Magera ere aipatzen dute) burutu zutenak. Richard Lüdemann garai hartako Breslauko bizitegi-eraikin eta eraikin publiko askoren diseinugile-kide eta arkitekto nagusia izan zen, beste batzuen artean, hogeita hamar eskola baino gehiago, bi erakusketa-gela, hainbat zubi, bainuetxe, umezurztegi eta Odra ibai-portu inguruko eraikinak eraiki zituelarik; Hala Targowa ere bere diseinuetako bat da. Proiektuaren egileak Enperadoreak dominez ohoratuak izan ziren. Zoritxarrez Plüdemann 1910eko otsailaren 1ean hil zen, hilabete batzuk eraikuntzaren lanen amaitzea baino lehen. Batere ekonomikoa ez izan arren, Grunwaldzki zubiaren proiektua batez ere lan handi baten izatasuna izateagatik proiektu irabazle aukeratu zen, arkitektonikoki inguruarekin bat etortzen zen eta ez zuen (Ostrów Tumski) Katedralaren Uharte historikoa inolaz ere bista oztopatzen. Zielona Góra-ko (orduan Grünberg) "Beuchelt und Co." enpresa kontratista izan zen. Eraikuntza-lanak 1908an hasi ziren eta 1910eko urriaren 10ean Alemaniako azken enperadorea eta Prusiako errege Guillermo II.aren aurrean inauguratu zen. Une hartan, zubi monumentaltzat hartu zen, baita munduko zubi handienetako bat ere. Haren kostua 2,81 milioi markotara igo zen eta eraikuntza-prozesuak ia 2.000 burdina-tona, 300 altzairu-tona eta 7.000 hormigoi-m3 baino gehiago behar izan zituen. Gaur egun bere motako Poloniako (eraikuntzaren unean Alemaniako bigarren zubi eseki luzeena izan zen) zubi luzeenetako bat da, 112,5 metro luze, 18 metro zabal izanik, 2.300 tonako pisura heltzen delarik.

Bere altzairu egitura, urdin kolorez margotua, –Silesiako granitoz estalitako- bi adreilu-pilotez sostengaturik dago, bakoitza arku batek elkartutako bi dorrez osatuta dagoen garaipen-ate itxura duena. Piloteetan hain zuzen sostengatzen da egitura, eta egia esan zubiaren originaltasuna horretan datza: esekidura-zintak errematxatutako altzairu-plakez osaturik daude, plano eraturik (munduko kasu bakarra). Hauei, habeak sostengatzen dituzten esekidurak, zubia zurrun mantentzen dituztenak, prestatzen zaizkie. Zubiko ateak monumentu-estilo neo-erromatarraren espirituarekin apaindu ziren, behe-erliebeak, estilizatutako arranoen eta Wroclaweko armarriaren irudiak sartuz. Jatorrian dorreak kupula puntazorrotzek koroatu zituzten. Arkitektura historizista hau bere altzairu-egitura modernoarekin nabarmentzen da.

Jatorrian, zubia "Kaiserbrücke" bezala bataiatu zen (Kaiser Zubia - Zubi Inperiala), Weimarreko Errepublikan zehar "Freiheitsbrücke" (Askatasunaren Zubia) izena izan zuen, eta "Kaiserbrücke" berriro ere Nazi aroan zehar. 1947an, Grunwald-en Guduaren 500. urteurrenaren hasiera datarekin bat etorriz, gaur egun duen izena, "Most Grunwaldzki", eman zitzaion.

Zubia Bigarren Mundu Gerran larriki kaltetua izan zen (ez zen erori, hondatutako gabarretan jasotako lau paldori esker), eta honexek hain zuzen Wroclaw-eko herritarrei 1945ean hura konpontzen hasteko abagunea eman zien, 1947ko irailean berriz ireki zelarik. 1976an, Grunwaldzki zubia monumentu historiko gisa katalogatu zen.

Gaur egun zubi hau bereziki garrantzitsua da Wroclaweko Unibertsitateko ikasleentzat, Plac Grunwaldzki-ren (Grunwaldzki Plazaren) auzoak erdialdearekin konektatzen dituelako; lehenengoan inguruan lotarako diren unibertsitateko eraikin gehienak aurkitzen dira, eta erdialdean kokatzen dira hain zuzen Wroclaweko Unibertsitateko eraikin nagusiak, hiriaren kultur- eta gaueko bizitzaren bihotza.

Zubia ere Varsoviarako 8. errepide nazionaleko parte da eta Odra ibaiaren gainetik zeharbiderik ekialdekoena da. Hurrengoa Olawan aurkitzen da, handik 35 inguru kilometrora.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa