eu | es | en  

Argazkiak



Wroclawen zaharberritzeko zain dira eraikin zaharrak

ul. DK98 74

Azken urteetan zehar, Wroclaw eraikin ugariren aurrealdeak berritzen joan da; haietako asko gaur egun kolore gris edo baita ere beltzeko dira poluzioagatik eta mantenurik ezarengatik. Wro2016 hiriburutza dela-eta, elizak, eraikinak eta zubiak zaharberrituak izan dira azkeneko urteotan.

Bertako populazioari hiriaren gainean hainbat konturi buruz kontsulta egiteko asmoz, 2015eko irailaren 6an, igandean Wroclawen lehen hiri-erreferendum historikoa egin zen. Wroclaweko herritarrei ondorengo galderak erantzun zitzaten eskatu zitzaien:

  • Kulturako Parkeko ingurua den Kasko Zahar”-ean ibilgailu-trafikoaren murriztapen gradualaren bitartez eginez, Wroclaweko hirigune historikoaren babesaren alde zaude? %67,50ak BAI bozkatu zuen eta %32,50ak EZ.

  • Wroclawek etorkizunean lur azpiko treneko (metro) zerbitzua izatea gustatuko litzaizuke? %46,50ak BAI bozkatu zuen eta %53,50ak EZ.

  • Wroclawek etorkizunean nazioarteko garrantziko kirol- eta kultura- ekitaldien antolaketaren alde lehiatzea gustatuko litzaizuke, 2016ko Europako Kultur Hiriburutasunarekin edo 2017ko Munduko Jokoekin gertatu den bezala? %71,80ak BAI bozkatu BAI eta %28,20ak EZ.

  • Etxe eta barruko patioen zaharberritzearen gastua handitzearen alde zaude? %89,00ak BAI bozkatu zuen eta %11,00ak EZ.

Laburbilduz, Wroclaweko herritarrek gehiengo handiagatik erabaki zuten, bere hiriak berrantolatu behar duela eta bere eraikin historikoek garbitzea eta egoki mantentzea behar dutela.

"Lehenago iragarri nuen bezala, nire kideek eta nik neuk erreferendumean galdetu ditugun kontuetan bertakoen borondatea errespetatuko dugu" –esan zuen Wroclaweko alkateak Rafal Dutkiewicz-ek. Erreferendumeko parte-hartzea botorako eskubidea zuten pertsonen %10,56arena izan zen.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa