eu | es | en  

Argazkiak

[25] [<<] San Juan Bataiatzailearen Katedrala eta Ostrów Tumski

Pl. Katedralny 18 - (2014ko abuztua)



San Joan Bataiatzailearen Katedrala

Pl. Katedralny 18

Wroclaweko ikono iraunkorretako bat izanik, eraikin gotiko honetako dorre dotore bikoitzak zentinelak bailitzan nabarmentzen dira ul. Katedralna kalearen amaieran; haren eliz atari landua Wroclaweko Erdi Aroko elementu artistiko baliotsuenetako bat da. Gaur egun ikusten duguna bertan berez eraikitako laugarren eliza da. Eraikuntza 1244. urtean hasitakoan, katedral hau zehazki Polonian adreiluz eraikitako lehen eraikin handia izan zen. Katedral baten eraikuntza nolakoa den kontuan hartuz, bere eraikuntza bost mende gehiagotan zehar luzatu zen. Barneko gotikoan gorde den pieza nagusia erretaula dugu, 1522an Lublinen margotua; Ama Birjina erakusten du lo-kuluxka bat eginez. Katedralak Poloniako organorik handiena ere badu, zein munduko handiena ere izan zen gerra baino lehen. Hala ere, Katedraletik gehien nabarmendu daitekeena bere dorreetako batetik ikus daitekeen bista panoramikoa da (argazkia bertatik hartu zen!), hilabete beroetan bisita daiteke (eguraldi-baldintzak barne); Wroclaweko beste eliza dorre batzuetan igotzeko eskatutako eskalada neketsuak ez bezala, honetan igogailu baten bitartez igo daiteke haren gainaldera, non erakusketa txiki bat ere ikusi ahal izango den, hiriaren bista zoragarri batzuez gain.

Santa Isabelen kapera Wroclaweko katedralean. Iturria: Chapel of St. Elizabeth in the Wrocław Cathedral on 360cities.net

Ostrów Tumski

Ostrów Tumski (Katedraleko Uhartea) hiriko parterik zaharrena da, eta Odra ibaiko bidegurutze zaharretan kokaturik dago, hegoaldean Wawa ibaiaren eta iparrean Sleza eta Widawa ibaietako bokaleen artean. Erdi Aroan, apezpikuaren eskumenen barruan zegoen, hiriaren zuzendaritzatik kanpo. Odra ibaian uharte izan zen, baina 1824an estatus hau galdu zuen uhartearen iparrean ibaiaren adarrean lur-betetze lanak egin ondoren. Dagoeneko VII. mendean leku honetan jatorri eslaviarreko hiri-gotorleku bat zegoen. Ostrów Tumski (Ostrów hitzak uhartea esan nahi du poloniera zaharrean) mendebaldeko partean Odra ibaiko beste uharte batekin konektatuta dago, Wyspa Piaskowa (Hondar-Uhartea) izenekoarekin, Tumski zubiaren bitartez, altzairuko egitura zeinaren zutabeetan hareharrian landutako Santa Jadwiga-ren eta San Joan Bataiatzailearen estatuak erakusten dituelarik. Odra ibaiaren ondoan ibiliz paseo eder eta pintoreskoak egin daitezke bi uharteetan zehar. Ostrów Tumski monumentu arkitektoniko bikaineko kokapena da. Nabarmenenak ondoko hauek dira: San Joan Bataiatzailearen Katedrala, Gurutze Santuko Eliza, eta San Gilesen Eliza. Azken hau hain zuzen, Wroclaweko gaue egunera arte bere honetan kontserbatutako eraikin zaharrena da.

Inguruetan kontuan hartzeko beste monumentu garrantzitsu bat San Martin eliza da. Txikia eta nolabait irregularra den adreilu-eliza Erdi Aroan populazio zaharra kokatzen zen lekuan aurkitzen da eta XIII. mendeko Piast dinastia zaharraren Errege Gazteluko erlikia da. Hala ere, San Martin hein handi batean XV. eta XX. mendeen artean berreraikia izan zen. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, 1921eko martxoaren 1etik 1939ko irailaren 17ra bitartean, batez ere alemaniarra zen hirian Kultura Poloniarren alde egin zuen gunea izan zen, Breslau eta Silesia Beherean bizi ziren poloniarren gurtza-lekua eta ohiko bilera. Poloniarrak hemen elkartzen ziren mezatara joateko, sermoiak entzuteko eta bere hizkuntzan himnoak kantatzeko. Zapalkuntza Naziaren azpian izandako azken meza poloniarra leku honetan ospatu zen 1939an. Kanpokoko plaka batek hala dio: “Jestesmy Polakamy… Polak Polakowi Bratem… Polska Matka nasza, nie wolno mówic o matce zle” ("Poloniarrak gara... Poloniar bat anaia bat da Poloniar batentzako... Polonia gure ama da, ezin dugu "gure amaz gaizki hitz egin"). San Martin elizaren kanpoaldean Joan Paulo II.aren omenezko monumentu handia altxatzen da, 1986an hemen jarritakoa.

Ostrów ere Museo Arkidiozesiarraren egoitza da, non hainbat altxor ere gordetzen den, besteak beste, Henryków-en Liburua, XIII.-XIV. mendeen artekoa, zeinak hizkuntza poloniarrean idatzitako lehen esaldia duen: Daj, ac ja pobrusze, a ty poczywaj! (Tira, emaidazu, nik ehotzen jarraituko dut-eta, eta zuk [orain] atseden har ezazu).

Bada arrazoi bat zeinengatik Wroclaweko herritarrek Ostrów Tumski "Vatikanoa" deitzen duten. Elizez, kaperez, monasterioz beterik dago, eta -turistak izan ezik- elizgizon ugari aurki daitezke bertatik paseatzen garenean. Gaur egun Ostrów Tumski eraikin sakratuko gunea da San Joan Bataiatzailearen Katedrala eta Gurutze Santuko Eliza dira eraikin nagusiak. Leku berezi honek hirian den monumentu handieneko titulua irabazi du. Ostrów Tumski hiriaren mugimendu handia eta iskanbila ekiditeko era da, denbora astiro pasatzen den lekua. Leku ezin egokiagoa da haren gasezko kale-argiek argitutako kale lasaietatik gauez paseatzeko. Egunez, ezinezkoa da 1811ko lorategi botaniko ikusgarriari begiratua egitea saihestea, partzialki aurkitzen da eta uharte honetan.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa