eu | es | en  

Argazkiak

[27] [<<] Centennial Hall & Iglica

ul. Wystawowa 1 - (2014ko abuztua)



Hala Stulecia. Ehun Urteurreneko Aretoa eta Discovery Centre

ul. Wystawowa 1

http://halastulecia.pl/

Gaur egun Wroclaweko sinbolorik ezagungarriena da eta hirian derrigorrez egin behar diren bisitetako bat. Hala Stulecia ikaragarria (Centennial Hall) Szczytnicki Parkean kokatuta dago, Odra ibaiaren ekialdean eta oso eraikin ausarta izan zen eraiki zen garaian.

Hala Stulecia obrak bitartean. urtean.

Hala Stulecia obrak bitartean. urtean. Iturria: "Wrocławski modernizm Blog o XX” http://wroclawski-modernizm.blogspot.com/.

XIX. mendeko garapen azkarreko Wroclaw batekin, hiriak erakusketa-gela bat behar zuela erabaki zen, eta hain zuzen Leipzigeko guduko Napoleonen porrotaren ehun urtetako urteurrena (1813an gertatua – hortik datorkio Centennial Hall izena) aukera ezin hobetzat hartu zen; egokia erakusketa-areto garesti eta maximalista baterako, irudiz Alemania nazioaren muskulu arkitektonikoa tolestuko lukeena. Max Berg, 1909an hiriko eraikuntza-kontseilaria eta arkitekto ofiziala izendatu zena, bizkor bere maisu-pieza diseinatzen hasi zen, eta (espero zen bezala) bere proposamena beste 42ren aurretik aukeratu zuen hiriaren aholku-batzordeak, begiak diseinuan ezarri zuten guztien objekzio gutxiesgarria jaso arren, eurentzat proiektuak zementu-kapelugin itzelaren antz handia zuen-eta, gainera hari 1,9 milioi Reichmark-eko kostu itzela gehitu behar zitzaiolarik. Hala ere, 100 urte geroago, onartu behar dugu Max Berg arkitekto zibil aparta izan zela, eta XX. mendearen hasieretako lehen maisulan arkitektonikoetako bat eraiki zuela. Wroclaweko Modernismo-ren adibiderik aipagarriena da, baita hirian hormigoi armatuan eraikitako lehen egitura modernista ere. Diseinatzaileak hark leku bakar eta zabala izan behar zuela eta aretoak Wroclaweko herritarrei eta bisitarientzako baliozko izan behar zuela onartu zuen, eta benetan, egun zuzenki funtzio hau egiten jarraitzen du.

Hans Poelzig arkitekto bikainarekin taldean lan eginez, biek pertsonalki proiektua ikuskatu zuten, 1911n hasi eta 1913an amaitu zutelarik (14 hilabeteko denbora marka azkarrean). Jahrhunderthalle (orduan hala deitzen zitzaion-eta) 67 metroko barne-diametroa zuen kupula batekin eraiki zen (ordura arte hain zuzen eraikitako handiena) eta munduan lehenago inoiz ez eraikitako sendotatutako eta ez igeltsuztatutako porlanezko 32 gurutzadura-habe erradialeko egiturarekin eta harekin lotutako lau eraztun horizontalekin; egitura 42 metroko altuerara heldu zen eta 10.000 pertsonako edukiera du: kanpora begira dituen 2.400 leihoek argi naturala ematen diote barneari.

Hala Stulecia-ko langileak, 1912. urtean.

Hala Stulecia-ko langileak, 1912. urtean. Iturria: "Dolny Śląsk na Fotografii” http://dolny-slask.org.pl/.

Benetan, bere klasearen egiturarik altuena izan zen. Erromako Panteoia eklipsatzera ere heldu zen. Munduko eraikin erakargarrien zerrendetatik baztertu zuten arren, gauza bat ukaezina da bere baitan: Mendeurreneko Aretoa ingeniaritzaren mirari bat da. Altzairuz eta zementuz egindako halako tamainako egituraren eraikuntza nolabait iraultzailea eta oso ausarta izan zen; berez, erraldoia eraikitzen lagundu zuten langileak egiturak balizko kolapsoa jasango zuela seguru zeuden eta bere azpian sartzearen beldur ziren.

Aitzitik, nola egin zuen azaldu ezinik, Hala Stulecia (Mendeurreneko Aretoa) bi mundu-gerretatik bizirik atera da 100 urtetako historian, eta era berean joan den mendeko kultura, politika eta espiritualtasunaren alorretan lider nagusi batzuen hitzaldi publikoak antolatu ditu, hala nola, Adolf Hitler eta Hermann Goering Alderdi Naziaren ofizialena, baita esaterako 2011ko irailean antoltatutako Europako Kongresu Kulturala ere. Hemen izan zen hain zuzen 1997ko bere bisita ospetsuan zehar, Joan Paulo II.a Aita Santuak elizkizunak ospatu zituela eta otoitz ekumenikoa zuzendu zuela, eta 2010eko irailaren 22 eta 23an egindako bisitan, Tibeteko lider espirituala, Dalai-Lamak munduko Solidaritatea eta Bakearen beharraren gaineko konferentzia eman zuela. Azken urteotan bere barnean Polonia zein nazioarteko mailan antolatutako eskala handiko ekitaldi publiko ugari antolatu dira, hala nola, opera handiak, kongresuak eta ekitaldi kulturalak, erakusketak eta aisialdi-funtzioak, konferentziak, kirol-ekitaldiak (adibidez, Tau Gasteiz saskibaloi taldeak Slask Wroclaw taldearen aurka jokatu zituen bertan hainbat partida...), baita ikuskizun handiak eta kontzertuak ere...

'Ludowa Hala' (Herriaren Aretoa) izenez berrizendatua, azoka-esparrua Poloniako Errepublikak “Berreskuratutako Lurraldeen Erakusketa”-ren tokia bihurtu zen, Poloniako historian izandako propaganda ekitaldi garestiena bihurtuz.

Azken urteetan Hala Stulecia-k neurri handiko berriztatzea izan du eta arkitektura modernoaren maisulan gisa bere ospea justifikatzen duen barne-erakusketa du. Centrum Poznawcze (Aurkikuntzaren Zentroa) izenarekin, barne-erakusketak multimedia-interfaze moderno baten biartez (Hala Stulecia) Mendeurreneko Aretoaren eraikuntzaren eta historiaren ikuspegi globala eskaintzen die bisitariei. Informazio atal gehienak ukipen-pantaila berritzaile bitartez era askotako gaiak jorratzen dituzte, hala nola, Breslauko arkitektoak, hiriaren etxe orratzak, hainbat munduko erakusketa, Polonian UNESCOk sailkatutako lekuak, baita soilik Wroclawekin eta hiriaren arkitekturarekin lotutako informazio gehiago ere. Erakusketa iraunkorraz gain, Centrum Poznawcze-k aldi baterako erakusketetarako galeria bat eskaintzen du, bere kupularen azpian argi- eta soinu-ikuskizun bat ikusteko aukeraz gain. Bideo-mapping teknologia erabiliz, Aretoko kupula musika originalez eta sinkronizatutako koreografia sortzailez lagundutako argi-ikuskizun ikusgarri, konplexu eta zehatz batekin erakusten da ohi ez bezalako egituraren berezitasuna indartzen duelarik. Erakusketa iraunkorra soilik bi gela txikitan erakusten bada ere, asko dago bertan ikasi eta aurkitzerik, eta ia bi ordu behar dira bertan bisita osoa egin ahal izateko.

Aretoa 2006ko UNESCOko Munduko Ondarearen Zerrendan inskribatu zen, instalazio honen garrantzia nabarmentzen duen kontua hain zuzen. Zalantzarik gabe leku aparta eta magikoa da baita Wroclawen diren nazioarteko mailako eraikin entseina berezkoenetako bat ere.

Ingurumarietan Lau Kupuletako Pabiloia aurkitzen da, hain zuzen ere baita ere 1912 eta 1913 urteen artean egindako erakusketa bateko eraikuntza. Aretoaren kanpoaldean zutik kokatutako 96 metroko (Iglica) dorreak, 1948ko “Berreskuratutako Lurraldeen Erakusketa” oroitarazten du. Ondoko zoologikoa aukera ona izan daiteke haurrak dituzten familientzat. Milurtekoaren Iturriak, "pergola"-k eta Lorategi Japoniarrak ere bisita merezi dute!

Iglica ('Orratza')

Hala Stulecia, ul. Wystawowa 1

'Iglica' monumentuen orratz garaia Mendeurrenaren pasealekuan Hala Stulecia (Mendeurreneko Areto) monolitikoaren eta Pawilon Czterech Kopul (Lau Kupuletako Pabiloi) eraikinaren ondoan dago.

Iglica altxatzeko lanak 1948ko uztailean.

Iglica altxatzeko lanak 1948ko uztailean. Iturria: Telewizja Echo24 - https://www.youtube.com/watch?v=8Nq_8FcTEDs

Stanislaw Hempel irakasleak diseinatuta eta Mostostal-ek eginda, altzairu-orratz ikonikoa 1948ko uztailaren 3an Mendeurreneko Aretoko azoka-esparruan 'Berreskuratutako Lurraldeen Erakusketa' propagandistako atal gisa eraiki zen. RP-aren Erregimenak (*) Max Berg-en (egun 'Mendeurreneko Aretoa' izeneko) Jahrhunderthalle-ri onartutako 'Hala Ludowa' (Herriaren Aretoa) izena eman eta aldatzeko premia bazuen, guztiz arduratuta zegoen alboko eraikin alemaniar monolitikoak ikuskizunaren helburu handia iluntzerik izango ote zuen. Hura gainditzeko saioan, Stanislaw Hempel-ek entzunareto handiari titular guztiak lapurtu ahal izango zizkion egitura sortzeko mandatua jaso zuen.

Hura eraikitzeko asmoz 7 igogailu erabili ziren. Polonia komunistari "itzuli" zirenetik mendebaldeko lurralde berreskuratu berrien lorpen hazkorren sinbolo izatera zuzendurik, Alderdiaren bestelako ideia asko bezala, hau ere bizkor gaizki atera zen. Jatorrizko bertsioan 106 metroko altuera batekin altxatuta, Iglica-ko gainaldea ispilu birakariz osatutako tresna batez apaindurik zegoen, zeinak gauean zehar 'argi-euritako' liluragarria eragingo zukeen. Uztailaren 22an, ekaitz bortitz batek Wroclaw jo zuen. Egitura instalatzen amaitu eta ordu eskas batzuetara, tximista batek modu gaitzesgarrian jo zuen, hein handi batean hondamendi liluragarri itxuran lurzoruaren kontra joz; eta zintzilik geratzen ziren hondarrak erakusketan espero ziren milaka bisitarientzako nahikoa arrisku zorrotza izango zirela uste zen (zorrozki matxuratutako zortzi ispilu geratzen baitziren oraindik dorrearen gainean).

Hainbat eztabaida-asteren eta arriskua ezabatzeko huts egindako ahaleginen ondoren, eta militarrek eguraldi txarra zela medio egoera konpontzeko gaitasunik ez izana erakutsi ostean, Kraków-eko eskalada-klub baten kide ziren unibertsitateko bi ikasle egituraren gailurrera igo eta goialdean zegoen egituraren eraispena dohainik egiteko boluntario gisa eskaini ziren. Urriaren 15eko goizean abiatuz, eguraldi txarrak berehala euren saioa zapuztu zuen, heroi izateko bidean ziren bi spiderman-ak orratzaren eskaladan bide erdian geldiaraziz. Milaka ikuslez osatutako jendetzaren txaloak jasota, jarraitu zuten eta, azkenik euren misioa arrakastaz amaitu zuten 30 ordu baino gehiagoko denboran. Laburtuz, Iglica eskalatzeko 24 ordu eta 15 minutuko denbora behar izan zuten, egituraren eraispena egiteko beste sei ordu behar izan zutelarik; azkenik, mutilak ikuskizun mediatiko handi honetako heroi bihurtzera heldu ziren. 1964an, dorrea 10 metrotan laburtu zen segurtasun arrazoiak zirela medio (orain 96 metroko garaiera du eta 44 tona pisatzen ditu). Harrotasunez, Wroclaweko sinboloren titulua irabazi du, eta hiriko erakundeen logotipoetan eta Wroclaweko konpainien izenetan erabiltzen ohi da.

2017ko martxoaren 14an Iglica orratzari mantenu lan batzuk egin zitzaizkion; orratza altxatzearen lanek soilik 5 minutu iraundu zuten.

Gerra-Legean zehar, gizon batek dorrea eskalatu zuen eta Solidarnosc Sindikatuaren bandera bat jarri zuen haren gailurrean. Gaur egun egitura ildaskatu itsusiak Mendeurreneko Aretoko inguruetan kokaturik dirau eta beharbada torlojuz lotutako munduko metalezko egitura ezdeus altuenetako bat dugu.

(*) RP: Rzeczpospolita Polska / Poloniako Errepublika

Wroclaw 2016 argazki erakusketa