eu | es | en  

Argazkiak

[28] [<<] Milurteko iturriaren espektakulua

ul. Wystawowa 1 - (2014ko abuztua)



Wroclaweko Iturria

ul. Wystawowa 1

Mendeurreneko Aretoko sarrera nagusiaren ezkerralderantz hain zuzen ere paseatuz, huntzez estalitako 'Pergola' zutabedi erdizirkular itzelaz inguratuta, hiriaren ikuskizun bikain eta jendetsuenetako bat ikus daiteke; multimediazko Wroclawska Fontanna iturria bere motako Poloniako iturririk handiena da eta Europako tamaina handienekoetako bat ere bada. Poloniako Gerraondoko Lehen Hauteskunde Libreen 20. Urteurrenaren omenez 2009ko ekainaren 4an inauguratua, Wroclaweko iturriak 300 ur-kanoi desberdinez osatutako matrize baten bitartez 40 metroko garaieraraino ura bota dezake, kanoiek biratzeko, jiratzeko, taupaden zein geyserren gisa ur-zurrustak botatzeko, lainoa, aparra, eta abar osatzeko trebetasuna dutelarik, hauek ere urez osatutako 700 metro koadroko pantaila bat osa dezakete zeinaren gainean proiekzio biziak ikusten ahal diren; bitartean, musikak ikuskizuna antolatzen du parkeko bozgorailuen bitartez.

Bere azalera hektarea 1ekoa da gutxi gorabehera. Tamaina eta potentzia desberdineko 800 argiz hornituta, Wroclaweko Iturriak ahalmen piroteknikoak ere baditu, Centennial Hall-en ondoan kokatutako bere arro erdizirkular handitik kanpo ustekabean su artifizialak eta laser izpiak igortzen dituelarik. Emaitza argia, soinua eta ura elkartuz Europan ikus daitekeen erakusketa liluragarrien eta xarmagarrienetako bat dugu; berez, mota honetako iturri gutxi daude munduan (nahiz eta orain dela gutxi Poloniako hiriburu Varsoviak bat jarri antzeko ikuskizuna erakutsiz). Benetan, kostuan oso garesti gertatu arren, ezer ezin da baztertu komunismoko amaiera ospatzeko bada; ikuskizun honen ohiko funtzionamenduaren kostuak itzela izan behar du nolabait, baina dohainik goza daiteke maiatzetik urriaren amaierara arte. Iturria ordu oro goizeko 10:00-etatik aurrera esnatzen da (azken ikuskizuneko iraupena hilero aldatzen da), eta emanaldiak 3,5 minututik 18ra bitartera luzatzen dira musika klasikoko programa labur edo luzearekin (Bizet, Beethoven, Wagner sartuz), musika 'modernoa' ere uztartuz (Jean-Michel Jarre, Apocalyptica, Faith No More), edo 'pop' musika ere jarriz (Daft Punk, Madonna). Dena dela, benetan zorabiatzen dituzten ikuskizunak hain zuzen ere iluntzearen ondoren ostiraletan, larunbatetan eta igandetan programatutakoak dira, iturriak orduan, bere argiak barne, bere funtzionaltasun osoa erakusten baitu. Wroclaweko Iturriak batzuetan jendetzak bildu ditu inguruan, 20 mila lagunez osatutakoak ere bai, zenbaitetan. A! Haurrentzat ere ikuskizun bereziak badauzka. Batzuetan ikuskizun bereziak ospatzen dira. Neguan iturriko ur izoztuaren azalera txirrista itzel gisa erabiltzen da.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa