ul. Mickiewicza (Park Szczytnicki)
Lorategi Japoniarra Szczytnicki parkean Centennial Hall-en iparrean Adama Mickiewicza kalean kokatuta eta "Pergola" delakoaren atzean, 1913ko Erakusketa Unibertsalaren ondoren bertan Lorezaintza Artistikoko Erakusketaren parte bezala geratu ziren azken hondarretako bat da.
Garai haietako Japanologista onenak prestatu eta antolatua, —von Hochberg Fritz konde gogotsua, Mankichi Arai lorezain japoniarraren laguntza izan zuelarik— erakusketako perla izan zen. Hala ere, erakusketaren ondoren erakusketaren garaitik jasotako elementu ugari desmuntatu ziren, nahiz eta hain zuzen hauek lorategiaren fundazioa arrazoitu zuen izaera japoniarra zehazten zutenak izan. Bereziki 1997ko uholde krudela, zaharberritze proiektu luze baten ondoren baino soilik bi hilabete geroago gertatu zen: zaharberritze proiektua neurri batean Varsoviako Japoniako Enbaxadaren eskuzabaltasunari esker 1994an hasi zen.
Harrezkeroztik, Nagoya hiriko espezialista japoniarren laguntzarekin (lorezainak, harri-diseinu arkitektoak, lorategi-diseinu arkitektoak, etab.) birbalioztatze-lanak hasi dira. Espezialista japoniarren lanari esker, diseinu eta lan guztiak, xehetasun txikienenean ere, lorategi japoniarreko jatorrizko artearekin bat datoz. Birbalioztatutako lorategiaren elementu bakoitzak bere lekua eta esanahia ditu —maiz ikusezin izanik europarreontzako. Lorategiak, 1913ko suposizio historikoei erreferentzia eginez, izaera erreala eman zioten elementu ugari eta guztiz berriak irabazi zituen, beti ere arte honen printzipioekin bat etorria izanik. Lehen ur-jauzia ur-jauzi “ar” bezala berreraiki zen, non ura bizkor errezel itxuran erortzen den. Beste ur-jauzi “eme” bat ere eraiki zen, bi bitarteko pausoz osaturik non ura astiroago dabilen. Bi ur-jauzietako ura aintzira-ertz desberdinez osaturiko urmael baten gainean erortzen da. Han apaingarri izatearen funtzioa duen ate nagusi bat aurki daiteke, baita bisitariak lorategiko erdialdera eta erakarpen handienera gidatzen dituen kalexka zabal bat ere, urmaeleko bi ertzak elkartzen dituen sabai apaingarriz koroaturik dagoen zubi eder batera hain zuzen. Finki zaindutako lorategiak, errekak, zubiak, bi ate aurkitzeaz gain, lorategiak, beste batzuen artean, uharte berri bat, XIX. mendeko granitozko kale-argiak eta bisitariari urmaelera hurbiltzeko aukera ematen dioten bide berriak lortu ditu. Erakargarritasuna pizten duten beste puntuetako bat lorategiko hegoaldea da non Japoniako etxebizitzen lorategien aipamena egiten den etxe txiki batekin.
Gaur egun bere izaera japoniar handiaz goza daiteke. Bideak arretaz zaindurik dira eta guztiz debekatuta dago haietatik irtetea. Batzuetan te-zeremonia tradizionalak ospatzen dira bertan. Hiritik alde-egite lasaienetako bat da. Wroclawek hartan mantentzen jarraitzen du ehun urte baino gehiago duen haren ondarearen zati bat.
Wroclaweko parke handiek puntu kardinalen izenak hartu zituzten: Hegoaldekoa, Mendebaldekoa eta Ekialdekoa. Hala ere, hiriaren alde ipar-ekialdetarrean kokaturiko parkeak Park Szczytnicki izena dauka, hala baita kokaturik dagoen bertako toponimoaren izena.
Szczytnicki Parkea, kale, soilgune, urmael, uharte eta erreka ugariko Ingalaterrako estiloko parkea aipatzea merezi duenetako bat da. Bere inguruak Jatorrian ezarri ziren moduan kontserbaturik mantentzen ditu gaur egun arte. 1785ean lorategi pribatu gisa sortua eta udal-parke bati beranduago konektatua, Europako udal-parke zaharrenetako bat da eta hiriko aisialdi ingurune handiena eta zaharrena ere bada.
Behin ondo zaindutako parke zaharrak Gerra Napoleonikoetan (1806an) eta II. Mundu Gerran zehar suntsipen handi bana jasan zituen eta gaur egun hein handi batean hiriko mugen barruan kokaturiko paisaia natural baten antza du. Han aurki daiteke Hala Stulecia-ren gunea (Ehun Urteurreneko Aretoa), Pawilon Czterech Koput izenekoa (Lau Kupuletako Pabiloia), Pergola historikoak, Wroclawska Fontanna Multimedialna iturria (Wroclaweko Iturri Multimedialduna), Ogrod Japonski delakoa (Lorategi Japoniarra) eta San Joan Nepomuzenoren omenezko XVI. mendeko zurezko eliza txiki eta zoragarria, Opole eskualdetik parkera 1911n ekarri zutena: hau jatorrian XVI. mendetik XVII.era igarotzean Stare Kozle herrian eraiki izan zen eta mirariz ukigabe geratu zen Gerra bukatzerakoan.
Ekialderantz gerra aurreko WuWa eraikinak kokatzen dira (alemanieraz Wohnungs- und Werkraumausstellung, Lantegia eta Erakusketa-Ganbera), Wroclawen 1929an (orduan Breslau) ospatutako eraikuntza erakusketako eraikinak direlarik, iparrera lorategi handiak eta haur-parkeak berriz kokatzen direlarik. 115 hektareako area batean, parkeak Europa, Asiako eta Ipar Amerikako 320 inguru zuhaitz eta zuhaixka espezie gordetzen ditu, hala nola Lawson altzifrea, pago arrunta, platanondoa, haritz gorri bizia eta errododendroa. Azeriak, lepahoriak, saguzarrak ... bezalako animalia espezie ugari eta 70 hegazti-espezie ere bizi dira bertan. Europako laugarren lekua hartzen du biodibertsitateari dagokionez.