Beharbada Wroclawen den bizitegi-gunerik ospetsuena dugu, "Piast" Etxebizitza Elkartearen jabetza dena hain zuzen. Hormigoi-zelaigune batek konektatutako sei etxebizitza-blokez osaturik dago. "Sedesowce" izena blokeetan erabilitako leihoetako markoak komuneko jarlekuekin egindako asoziaziotik datorkio. Gunea Jadwiga Grabowska-Hawrylak-ek XX. mendeko 1960ko hamarkadaren amaieran diseinatu zuen, Zdzislaw Kowalski-rekin eta Wlodzimierz Wasilewski-rekin lankidetzan egin zuelarik. “Manhattan” 1970ko hamarkadaren hasieran amaitu zen. Hala ere, arrazoi ekonomikoek arkitektoen jatorrizko planoak aldatu zituzten. "Sedesowce”-k fatxada zuriak izango zituen, barneko paretak zur iluneko estalduraz estaliko zirela suposatzen zen eta balkoiak landare igokariekin hornitutako loreontziak jartzeko planifikatu ziren.
Urte askotan, aurrez ikusitako erreforma-proiektuan, jatorrizko ideiak eta bere sortzaileen asmoak kaxoi batean gorde ziren. Zorionez, 2016an zehar (azarora arte), Manhattan jatorrian izan behar zuen itxura pixkanaka berreskuratzen ari da, bere eraikinetan fatxadetako zaharberritze lanak hasi baitira.
Bide batez esan, hau ez dela Polonia osoan eraikitako "Manhattan" bakarra. Lodz-en badelako Manhattan bezala ezagutzen den beste bizitegi-gune komunista itzel bat.