Wroclaweko Teknologia Unibertsitateko teleferiko bidea ofizialki 2013ko urriaren 1ean inauguratu zen. Wroclaweko herritar guztiek hartaz gozatu ahal izan zuten orduan 2013ko amaierara arte doako eran. 15 pertsona gehienez garraiatu ahal duten teleferiko kabinak Stanislaw Wyspianski kalean kokatutako ertzetik abiatzen dira eta Grobli kaleraino iritsiz ibaiaren gainean igarotzen dira.
Zerbitzua doakoa da gaur egun soilik ikasleentzako eta Wroclaweko Unibertsitate Teknologikoko pertsonalentzako eta hura erabiltzea nahi duten gainerako herritarrek ere erabil dezakete hiriko autobusak eta tranbiak erabiltzeko erosi behar duten txartel baten prezio berean.
Sistema berriarekin orduko 370 bidaiariren garraioa egin daiteke norabide bakoitzean, bidaia bakoitzak bi minutu t'erdiko iraupena besterik ez duelarik.
Iturria: Przejazd kolejką linową "Polinką" we Wrocławiu - Fotopolska.eu