eu | es | en  

Argazkiak

[32] [<<] 1997ko uholdeen biktimen oroimenezko monumentua

Most Uniwersytecki - (2014ko abuztua)



Powodzianka, Uholdeetako Biktimen Oroimenezko Monumentua

Most Uniwersytecki

Naturak Zibilizazioari erakutsitako axolagabetasun itsua 1997an argi eta garbi frogaturik geratu zen hiria bere historiaren uholde handienak jo zuenean. 1997ko uztailaren 3tik aurrera, sei egunetan zehar Polonia, Austria eta Txekiar Errepublika uholde-euriek astindu zituzten. Uztailaren 6rantz lehen hiriak eta herriak uraren azpian geratu ziren, nahiz eta txarrena oraindik uztailaren 11n etortzear zegoen, Odra eta Olawa ibaiek Siechnice hirian gainezkatu zirenean. Askatu zen uharra Wroclaw aldera abiatu zen, hiria hurrengo gauean joz. Goizean hiriaren azalera gehiena aintzira handia ematen zuen, Wroclaweko hainbat zonalde urpean hiru metroz estaliaz geratu zirelarik. Elektrizitatea moztu zen, garraioa geldituta geratu zen eta linea telefonikoak hondaturik geratu ziren. Urez hornitzen zuten bi araztegiak kalteturik geratu ziren, hurrengo hiru asteetan zehar 650.000 biztanle baino gehiago edateko urik gabe utziz. Hondakin-ur-araztegiak kalteturik ere geratu zirelarik, epidemiaren mehatxua handitzen zen. Urak estalitako hiriko azaleraren herena ingururekin, Wroclawek amesgaizto apokaliptikoa aurkezten zuen.

Herritarren eta larrialdi-zerbitzuen erantzuna hala ere, goresgarria izan zen. 50 kilometro baino gehiagoko luzera zuen hondar-zaku hesia presaka eraiki zen, eraikin historiko ugari eta balio kalkulaezineko altxorrak salbatuz; haien artean Katedraleko Uhartea (Ostrów Tumski). Ebakuazio masiboko proiektua ere abiarazi zen hondameneko zonatik urrundutako milaka haurrekin. 162.000 pertsona baino gehiago ebakuatu ziren, berrogeita hamabost hil ziren eta 1.358 herri eta herrixka urpean geratu ziren 400.000 hektarea azalerako eragindako zonaldean. Hurrengo egunetan, Wroclaweko zonalde erraldoiak soilik pontoiez edo helikopteroz iristen errazak izan ziren. Kalte materialei dagokionez eragindako kalteak 5,5 mila milioi zloty-ko marra gainditu zuen, 100.000 ibilgailu, 87 trenbide-geltoki eta 56 ur-araztegi suntsiturik geratu zirelarik.

1997ko uholde handian zehar Wroclaw erreskatatzerako agertu ziren milaka heroi anonimo eta biktimei oroimenezko estatua Unibertsitatearen Zubiaren (Most Uniwersytecki, B-2) erdialdean kokatzen da gaur egun. Stanislaw Wysocki-k diseinatua eta 1998an jarria, Powodzianka, hiru metroko altuera duen izenik gabeko emakume bat irudikatzen duen eskulturak, ibia igaroz eta harekin liburuak garraiatuz eta salbatuz, 1997an gertatu ziren eszenak imitatzen ditu, egun haietan hain zuzen bertako biztanle eta ikasle ausartek ahaleginak elkartu baitzituzten Unibertsitateko Liburutegiko bilduma baliotsua salbatzeko. Orduan, haiek Wroclaweko Unibertsitateko Liburutegiaren eduki baliotsua salbatu zuten.

Polonioako herrialde osoak diruz, arropaz, elikagaiz... Wroclaweko herritarrei laguntzeko kanpaina handi batean parte hartu zuen; enpresa askok ere ibaiak suntsitutako herrixken berreraikitzean ere lagundu zuten.

Uholdearen ondoren hiriko zona handiak berritu ziren, Rynek Merkatuko Plaza eta Udaletxea barne.

Aurretik gertatutako antzeko uholde suntsitzaile bat 1903an gertatu zen.

2016ko ekainaren 19 eta 20an, Joanna Grzelczyk eta Malgorzata Graczewska-k landutako "Tonacy ksiazki sie chwyta / Etsiak hartutakoak liburuei heltzen die" (*) Wroclaw2016-ko izenburuko kultur proiektuak Unibertsitateko zubiotan egin zen. Irudikatu zuen egoera 1997ko uholdeetan zehar gertatutako bestelakoa izango zen, orduan herritarrek Unibertsitateko Liburutegiko liburuak erreskatatuz, salbu gorde zituzten-eta. Zentzu metaforikoan, hala ere, proiektua ipuin baten antzekoa izan zen, zeinetan liburu bat eguneroko bizitzaren zailtasunen gainetik erreskate eta salbazio gisa ulertu ahal den, liburuen balio unibertsala gogoratuz.

Ekainaren 19an, Wroclaweko bolondres eta bertakoen parte-hartzearen bitartez, elkarri eskuz esku liburuak pasatu ziotelarik, proiektuko taldeak literalki liburu blokeen bitartez eskultura erraldoia eraikiz osatu zuten -uholdeen kontrako hesi bat liburuz eginda hain zuzen. Biharamunean, ekintzan parte hartzen zuten lagunek hesia desegin zuten. Liburuak gizarte-laguntza erakundeei eman zitzaizkien. Nolabait, kultura bizirik jarraitzeko bidea ematen diguna da!

(*) Hitz-jokoa da, “Etsiak hartutakoak gori gori den iltze bati heltzen dio”-ren ordez, “Etsiak hartutakoak liburuei heltzen die” diolarik, liburuak norbera salbatzeko bide direla aipatuz.

Iturria: Powódź: specjalne „Fakty” – 13.07.1997 – 12:00 – Retro TVP Wrocław.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa