Euren anaia homologo alemaniarrentzat zuzendutako Eliza Katoliko Erromatarreko apezpiku poloniarren gutun pastorala (polonieraz: Oredzie biskupów polskich do ich niemieckich braci w Chrystusowym urzedzie pasterskim; alemanez: Hirtenbrief der polnischen Bischöfe an ihre deutschen Amtsbrüder) 1965eko azaroaren 18an bidali zen. Ororen gainetik 966an Poloniako Kristautzearen 1000. urteurrenaren Ospakizunerako gonbidapena izan zen. Gonbidapen-gutun honetan, apezpikuek lankidetza eskatu zuten, ez soilik apezpiku Katolikoei, baita ere Eliza Protestanteko kideei ere bai.
Apezpiku Alemaniarrentzako Apezpiku Poloniarren Adiskidetze Gutun delakoak aldi berean iraganeko zein berriki gertatutako gertaera historikoak gogoratzen ditu, egia esan gonbidapen berritzaile eta zabal bateko parte bat besterik ez zela, zeinaren testuan zera deklaratzen zuten: (Bigarren Mundu Gerraren hilketengatik) “Barkatzen dugu eta barkamena eskatzen dugu”.
Orduan Polonia gobernatzen ari ziren Komunistengandik distantzia mantenduz, Bigarren Mundu Gerraren tragediaren ondoren (gogora dezagun testuingurua, Alemaniak Polonia inbaditu zuen) lehen adiskidetze-saioetako bat izan zen. Bi herrialdek milioika pertsona galdu zituzten, baita milioika lagun gehiagok ere, bai poloniarrek bai alemanek, euren etxeetatik ihes egin behar izan edo indarrez ere berrezarri zituztelarik; eta Gerran zehar, Pio XII.a Aita Santuak diozesi poloniarretan apezpiku alemaniarrak izendatu zituen, zeina Egoitza Santuak Alemaniako konkistaren onarpena bezala interpretatu zuen, herrian Vatikanoaren kontra erremina sortuz.
Gutun honen aldeko elizgizon sonatuen artean, orduan Krakoviako Artzapezpikua zen Karol Wojtyla zegoen, beranduago 1978an Joan Paulo II. Aita Santua bihurtu zena hain zuzen.
Orduan ziren bi Alemaniako Apezpikuek gutuna batera erantzun zuten.
Erreakzioa
Poloniako elizetan zabal hedaturik, gutunak erreakzio sendoa erakarri zuen Poloniako Herrialdeko Errepublikaren agintari komunisten aldetik. Wladyslaw Gomulka-k, Alderdi Komunistaren liderrak, bere propaganda ofizialaren kontrako helburu bezala interpretatu zuen argi eta garbi, Mendebaldeko Alemania Poloniaren kanpoko etsai nagusitzat hartzea ekarri zuelarik, Berreskuratutako Lurraldeetako ordena sozialaren berme nagusi gisa herrialde germaniarraren kontra areriotasun-politikarekin jarraituz.
Populazioaren gainean ezarritako kontrol galerari aurre egiteko, agintari komunistek histeria anti-germanikoa eta anti-katolikoarekin erreakzionatu zuten. Beste gertaera batzuen artean, Stefan Wyszynski Poloniako primatuak ezin izan zuen Erromarako bidaia egin pasaportea ukatu baitzitzaion eta 1966ko urtarrilaren 15ean, Gomulka-k Estatu Poloniarraren sorreraren 1000. urteurrenaren ospakizunerako estatu-prestaketak iragarri zituen, hain zuzen Elizak babestutako beste jaien kontrako kontraneurri bezala zuzenduta, Poloniak ere 1000 urte betetzen zituen kristautasunean bataiatua izan zenetik. Unibertsitateetan lan egiten zuten hizkuntzalari alemaniar gehienak protesta-gutun bat sinatzera behartuak izan ziren; hura sinatzera uko egin zutenek euren lanpostua galdu zuten. Gainera, agintariek 1966an Poloniarako Paulo VI.a Aita Santuaren aurrez ikusitako bisita baten baimena bi aldiz ukatu zuten. Hurrengo urtean, Poloniako Langileen Bateratutako Alderdiak ikastetxe kristauen kopurua mugatzea planifikatu zuen, Adiskidetze-Gutunak jasotako zigorra bezala ere interpretatu zena. Elizaren kontrako kanpainak 1970ean gertatutako Gomulka-ren jausialdira arte iraun zuen. Wroclaweko Artzapezpiku izan zen Boleslaw Kominek-en (argazkian) oroitzapenezko estatua bat Bulwar Wyszynskiego-n kokatuta dago. Estatuaren oinarrian goian aipatutako hitzok ("... guk barkatzen dugu eta barkamena eskatzen dugu") Kominek berak zuzendu eta idatzitako ekimenean sartutako Adiskidetze Gutuneko aipua dira.