eu | es | en  

Argazkiak

[36] [<<] Ratusz (Udaletxearen eraikina)

Rynek - (2005eko udaberria)

[37] [<<] Udaletxearen fatxada (xehetasuna)

Rynek - (2014ko abuztua)



Ratusz, Udaletxea

Rynek

Wroclaweko Udaletxeko eraikina, garai gotikoan Silesian eraikitako eraikin sekular bakarra, eta gainera geroago jarri zitzaizkion elementu errenazentistak dituena (Rynek) merkatuko plaza zaharreko ekialdean kokaturik dago. Eragin saxoiak eta lusaziarrak aurkezten ditu. Hiriko egoitza administratiboaren eraikuntza-lanak XIII. mendearen amaieran hasi ziren eta 250 urtetan zehar denbora gehiagoz jarraitu zuten, gaur egun ikusten dugun apaingarri dekoratiboz estalitako eraikin eklektiko honen emaitza dugularik. Bere ekialdeko fatxada, pinakuluak dituen terrakotazko frontoia eta 1580an jarritako erloju astronomikoa dituena, eta hegoaldekoa eraikinaren fatxada nabarmenenak dira. Berez, 50 metroko luzera duen hegoaldeko fatxada, errenazimentuaren eragin argiekin, harriko eskulturez eta apaindurez aberaski apainduta dago. Augusto II.a Sendoa Erregea (Dresden, 1670 - Varsovia, 1733) leku honetan gelditzen omen zen Dresden eta Varsoviaren arteko bidaietan zehar. Kontu honen arabera, etxebizitzak Pod Polskim Królem (Errege Poloniarraren azpian) eta Pod Królem Augustem (Erregen Augustoren azpian) izenak ere baditu.

Udaletxearen sotoko areto gotikoetan, hain zuzen Piwnica Swidnicka (Swidnica-ko Sotoa) izenekoan, Erdi Aroan zehar (1273. urtetik aurrera) Europa osoan ospetsu izan zen Swidnica herri hurbilean hartzitutako garagardo bikaina kontsumitu zen. Gaur egun jada garagardo hau ezin da hemen aurkitu, baina Piwnica Swidnicka-ra egindako bisitak ia nahitaezko izaten jarraitzen du! Bere geletako batean idatzitako esaldi batek hala zioen: Kto nie byl w Piwnicy Swidnickiej, ten nie byl we Wroclawiu (Piwnica Swidnicka-n egon ez den hura, ez da Wroclawen izan). Zuhaitz-motzondo baten gainean zutik jarritako brontzeko hartz arraro batek bere sarreraren kanpoaldean ikus daiteke.

Gaur egun multzo ederrak Burgher Arte Museoa dauka bere barnean, batez ere Wroclawekin lotura duten artistetako lanak erakusgai dituelarik, margolanez, eskulturez eta arte grafikoko lanez gain, baita gotiko amaierako, barrokoko, estilo eklektikoko eta Art Nouveau estiloko urrezko, zilarrezko eta eztainuzko eskulangintzako objektuak eta apaingarriak ere ikus daitezkeelarik. Sail bat Udaletxearen arkitekturari eta Wroclaweko armarriari buruzkoa da.

XX. mendearen hasieran, etxebizitza Rynek-eko beste hainbat etxebizitza ugari bezala, eraitsia izan zen bere lekuan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, etxea berreraiki zen, baina bere itxura, XVIII. mendean zegoenarekin alderatuta desberdina da, eraikina orduan estilo barrokoan berreraikia izan zen-eta.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa