eu | es | en  

Argazkiak

[38] [<<] Tumski zubia

Bulwar Piotra Wlostowica - (2005eko udaberria)



Most Tumski (Tumski zubia)

Bulwar Piotra Wlostowica

Zubi komunikabideetan 'esploratuen' bat da. Hainbat film luzetan, telebistako serietan eta Wroclawen grabatutako merkataritza-iragarkietan agertu da. Zubiak Ostrow Tumski (Katedralaren Uhartea) eta Wyspa Piaskowa (Hondar Uhartea) elkartzen ditu Odra ibaiaren iparreko adarraren gainean, 52 metro baino gehiago luze da eta ia zazpi metro zabaleran, eta 1976tik monumentu historikoen zerrendaren barruan sartuta dago.

Tumski zubiaren eraikuntza Katedralaren eraikuntzarekin lotuta dago: zubiak zuzenki Wroclaweko elizarik adierazgarrienera eramaten du-eta. Erdi Aroan, zubi honek apezpikuaren eskumenaren hasiera markatu zuen, hiriaren zuzendaritzatik independente. XIX. mendera arte, zurezko zubia maiz hondatzen zen, nahiz eta beti geroago berreraiki. Informazio-iturri batzuk hala ere, zubia XV. mendean dagoeneko harrizkoa zela baieztatzen dute.

1945era arte, bere izena Dombrücke izan zen. Gaur ezagutzen dugun zubian nahiko gaztea da, 1889an eraiki zen-eta. Gaur egun altzairuz egindako zubia, errematxaturik eta berdez margoturik dago. Bidea XIX mendeko galtzada-harriez zolatuta dago. Hain zuzen ere zubiaren ondoan, Wyspa Piaskowa uharteren ertzean, Gustaw Grunenberg-ek egindako bi eskultura bereizgarri ikus daitezke: Andechs-eko San Hedwig-ena bat (Silesiako patroia) eta Juan Bataiatzailarena bestea (Wroclaw-eko Katedralaren patroia). Gainera, bere idulkietan katedrala eta Gurutzen Santuko eliza-kolegiata irudikatzen duten bi behe-erliebe grabatuta daude. Zubitik hurbil, eskuz piztutako gas lanparak aurki daitezke.

Gaur egun, Tumski Zubia ibilgailuen trafikotik librea den zonaldea da eta Wroclaweko herritarrek gustukuen duten paseo-lekuetako bat bihurtu da. Apur bat hiri egongaitzeko zentrotik|gunetik bananduta, hau leku bikaina da lasaitzeko. Bitxia bada ere, Tumski Zubia ere armiarmen gustukoa da, hauek hain zuzen euren armiarma-sareak gogotsu ehuntzen dituzte haren egituran. Zubiko gas kale-argiek ehunka armiarma-sareren bista ikaragarria erakusten dute ilunabarrean, argazkilarientzat eta araknido-zaleentzat bereziki denbora-pasa ezin hobea izanez.

Azken urteotan, zubiak "Maiteminduen Zubia"-ren izena jaso du. Amoranteek zubian bertan euren maitasun-giltzarrapoak lotzen dituzte euren bat-egitearen iraunkortasunaren sinbolo gisa. Zeremoniaren parte garrantzitsua giltza Odra ibaira botatzean datza. Jada 2009rako amoranteak zubian lehen giltzarrapoak lotzen hasiak ziren eta urtez urte hartan metatzen joan dira. Tumski zubian lotutakoak hamabi mila giltzarrapo baino gehiago dira jada. Epe luzean pisu gehigarriak zubirako arriskua irudika balezake, hala ere kalte errealen bat izatearren, adituek hamar tonako gehiegizko pisua behar izango lukeela diote.

Hala ere, 2016ko uztailean, Udalak zubian barandatik gora kokaturik ziren giltzarrapo guztiak kentzeko agindua eman zuen, zerbaitengatik izango da. 2013an ere hauetako asko kendu zizuzten.

2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren programa barruan, ekainaren 20an 24 orduz "Maitasunaren Taupada” izena duen Musika eta Multimedia Performancea irudikatu zen bertan, Piotr Lyszkiewicz-ek eta Artur Lis-ek osatu eta zuzendutakoa, non bihotzaren taupadetako soinua ekintza musikal honen oinarria izan zen. Makata Theatre Large Drums-aren mintz danbor handiak erabili ziren, hain zuzen munduan halako motako danbor bakarrak direlarik.

Proiektua publiko zabalari zuzendua izan zen: haurrak, ikasleak, helduak, hirugarren adinekoak, artistak, ekintzaile sozialak, ausaz agertzen diren oinezkoak, eta batez ere espreski parte hartzeko asmoz etorriko zirenak, guztiak ongi etorriak izan ziren danbor-lantegian parte hartzera eta etenik gabe "Maitasunaren Taupada”-ren jarraitutasunari laguntza ematera.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa