eu | es | en  

Argazkiak

[40] [<<] Adrian Urbanowicz

(2014ko abuztua)



Poloniarren emigrazio masiboa atzerriko herrialdetara

Polonia Europar Batasunari atxikitu zitzaionetik, Poloniako herritar kopuru garrantzitsu batek, bi milioi baino gehiagotan zenbatetsitakoa, nagusiki Erresuma Batura, Alemaniara eta Irlandara emigratu du atzerrian lan aukera hobearen bila eginez.

Hain zuzen, herritar poloniarrek atzerrira egindako emigrazio ekonomikoko olaturik handiena izan da azkeneko hau, XIX. mende amaiera eta XX.aren hasiera artean gutxi gorabehera 1,5 eta 3,5 milioi artean poloniarrek Estatu Batuetara emigratu zutenetik. Emigrazioa nahiko eskasa izan zen bestela, osterako lehen hamarkadan 1989ko komunismoaren erorialdiaren ondoren.

Beraz gaur egun lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiko poloniarrak dira AEBetan. Hain zuzen, herritar poloniarren gehiengo batek emigratu zuen AEBetako metropolialdea Chicago da. Hiriaren hastapenetatik, Chicagoko poloniarrek lagundu diote hiriaren ongizate ekonomiko, sozial eta kulturalari. Gaur egun erro poloniar sakonak (1837tik) jarriak dira (Chicagoko metropolialdean diren) Norwood Park, Jefferson Park eta Avondale bezalako auzoetan, eta hizkuntza poloniarra da hauetan nagusi ingelesarekin batera. Oro har, poloniera da hirugarren gehien mintzatutako hizkuntza Chicagon eta honen eraginpeko inguruan ingelesa eta espainieraren ondoren.

Berez, esaten ohi da (egia ez den arren), Poloniatik kanpo herrialdearen mugen barruan bizi direla bezainbeste lagun. Estatubatuar poloniarrak dira, alde handiarekin, Chicagoko metropolialdeko Europa-Amerikako talde etniko handiena, 1,5 milioi herritarren konpuru handiak errekonozitzen baitu jatorri poloniarra izana.

Bestalde, Irlanda eta Erresuma Batua norakoa ere izan dira azken hamarkadako poloniar ugarirentzat. Gaur egun, poloniera gehien hitz egindako bigarren hizkuntza da-eta Erresuma Batuan ingelesaren ondoren.

Diaspora poloniarrak Polonia izena du (Latinez eta beste hizkuntza erromaniko askotan Polska-ren izena baita) eta Chicagok Bigarren Varsovia ezizena ere izaten du. Emigraziorako arrazoi nagusiak ekonomikoak izan dira. Neurrigabeki, 20 eta 30 urteetako adinean diren gazteei eragin die. Emigrazioaren arrazoien artean dira, atzerrian eskainitako soldata altuagoak izana, eta Poloniako barne lan-merkatuan aurrera ateratzeko gazteria poloniarraren egoera zaila, 2008ko munduko Atzeraldi Handian zehar sortutako langabezia maila igoerarekin erlazionatuta dagoen kontua da-eta.

2013an egindako galdeketa baten arabera, gutxi gorabehera poloniar helduen %14ak lan egin izan du 2004tik aurrera atzerrian; %69ak atzerrian bizi den senide edo lagun hurbilen bat ere badu, eta gutxi gorabehera %24a emigraziora irekita dago lan hobea bilatzeko asmoz.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa