eu | es | en  

Argazkiak

[41] [<<] Unibertsitatea, Unibertsitatearen zubitik

Most Uniwersytecki - (2005eko udaberria)



Leopoldina Aretoa

(https://www.360cities.net/image/aula-leopoldina )

pl. Uniwersytecki 1

Lehen solairuan (mendebaldeko hegalean) kokaturik, Wroclawen barrura ematen duen hoberen kontserbatutako espazioa da eta, berez Unibertsitateko zeremonia aretoa da non Unibertsitatearen ekitaldi guztiak, Wroclaweko beste unibertsitateen urtean behingo inaugurazio akademikoak, sinposio akademikoak, estatu mailako ekitaldiak eta ganbera musika-kontzertuak egiten diren. Batez ere Unibertsitateko Museoko parte bezala erabiltzen da. 1731 eta 1732 urteen artean eraikitako Leopoldina Aretoak Austriako Leopoldo I.aren enperadorearen izena darama, berak ekarri baitzuen Wroclawera Leopoldina Akademia izena zuen hiriko lehen Goi Eskola 1702an. Barnealdeko barrokoa garaiko artista bikainen lana da: Franz Mangoldt artista bavariarrak bere iztuku estiloko apainketa joria egin zuen, freskoak Johann Christoph Handke-renak dira eta zurezko eskulturak Christopher Hollandt-erenak.

Haren egituraru dagokionez, Leopoldina Aretoak forma trapezoidala du barneko espazio librea hobeto erabiltzearren, handitutako sakontasuna eta luzeraren irudimena sortarazten saiatzen delarik. Zatiketa klasikoak hiru alderdi nagusi desberdintzen ditu: Podiuma, Entzunaretoa (areto nagusia) eta Korua (Matroneo izenekoa).

Podium deitutako lekuan Leopold enperadorearen monumentuen eskultura tronuan eserita aurkitzen da, ondoan dituen alegoriek atentzioa ematen dutelarik, bere bi aldeetan kokaturik Zuhurtzia (ispilu bat duen agurea) eta Ekonomia (erlauntza duen emakumea), eta oinaldean aldiz, Borroka (aztoratutako ilea duen emakumea), eta Ergelkeria (asto-belarriak dituen mutikoa). Entzunaretoaren gaineko freskoaren kanpoko zirkuluko irudiak Jainkoaren Jakituriaren gorespenari eskainiak dira eta ikasketa liberalen eta arteen sinbolo dira.

Horma-hobietako leihoko fresko txikiek ikasle zahar eta modernoak (XVII mendekoak) irudikatzen dituzte. Paretan Jesulagunentzat merituzko hamasei pertsonaren erretratuak esekirik dira. Erretratu hauetako zortzi 1997an lapurtu zituzten, soilik bi berreskuratu zirelarik, gainerakoak geroago jarri ziren kopiekin ordezkatu ziren. Areto atariko sarrera guztiz oparoa da, ateak edertasunez landuak direlarik. Matroneoko (Koruko) balaustrada iraganean Bulego Goreneko Zuzendari izan zen John Anthony Schaffgotsche-ren iztuku-busto eta armarriz apainduta dago; sabaiko freskoa, Viadrus-ekin (Odra ibaiarekin) eta Wratislaviarekin (Wroclawekin) inguraturik tronu batean eserita dagoen Silesiako alegoria da. Aretoak marmol-plaka ugari dauzka. Leopoldina Aretoak ez zuen sorreraren ondoren hirian gertatutako gerra eta setioetan zehar galera adierazgarririk jasan.

Unibertsitatearen 300 urteen Erakusketa eta Matematika-Dorrea ere eraikin berean bisita daitezke.

Most Uniwersytecki

Most Uniwersytecki

Wroclaweko zeharbide luzeenetako bat da. Olbin-eko Merkatuaren ingurunearekin konektatzen diren altzairuko bi zubiz osaturik dago. Zubia sareta-tarteekin (triangeluak eratuz nodoetan elkarri lotutako barra zuzeneko egitura sarekararekin - J. W. Schwedler sistema) harri-euskarrien gainean eraiki zen. Zubiaren hegoaldeko partea zuzen Wroclaw-eko Unibertsitateko eraikin nagusirantz doa. Zubiak Alexander Kaumann hiri-eraikuntza aholkulari eta ingeniariak egindako proiektu baten oinarriaren gainean 1867 eta 1869 urteen artean eraiki ziren. 161 metro luze da, 12,5 metroko zabalera du, errepidearen zabalera 6,18 m-koa da eta espaloiek (haberik gabe) 2,14 metroko zabalera dute.

Leku honetan eraikitako lehen zubia XIII. mendean altxatu zen. Erdi Aroan zubiak Odrzanskie Zubiaren izena zuen. Honek behin bere berriztatzeari 1934an ekinda, egun duen itxura jaso zuen.

Unibertsitateko zubiek kalte larriak jasan zituzten 1945eko Breslau Gotorlekuaren setioan zehar, eta behin konponduta 1947tik aurrera berriro ere erabili ziren. 1992an, hauen egitura berrikuskatu zen. 2006an haren azalaren konponketa burutu zen (ul. Grodzka kalearen berregituraketan).

Zubi honek ez du soilik Eraikin Nagusirako sarbidea errazten, Wroclaweko Unibertsitateko beste eraikin batzuetara ere egiten du-eta. Zuzenbide, Administrazio, Ekonomia, Historia eta Pedagogia Fakultatetako ikasleek ondo ezagutzen dute.

2016ko ekainaren 19 eta 20an, Joanna Grzelczyk eta Malgorzata Graczewska-k landutako "Tonacy ksiazki sie chwyta / Etsiak hartutakoak liburuei heltzen die" (*) Wroclaw2016-ko izenburuko kultur proiektuak Unibertsitateko zubiotan egin zen, haien historiari erreferentzia eginez, mendeetan zehar uholdeek sarritan kaltetu dituzte-eta. Bereziki, kultur proiektuak Milurtekoaren Uholde izena ere duen 1997ko uztaileko uholdearen gertaerak gogoratu zituen. Uholde hauen oroipenean, "Powodzianka" monumentua bi zubion bitartean kokatuta dago.

(*) Hitz-jokoa da, “Etsiak hartutakoak gori gori den iltze bati heltzen dio”-ren ordez, “Etsiak hartutakoak liburuei heltzen die” diolarik, liburuak norbera salbatzeko bide direla aipatuz.

Wroclaweko Unibertsitatea

pl. Uniwersytecki 1

Wroclaweko Unibertsitateak hiru mende baino gehiagoko historia aberatsa du. Leopoldo I.a Habsburgokoak sortua, unibertsitatea jesulagunek zuzendutako eskola apal batetik garatu zen, Poloniako erakunde akademiko handienetako batean bihurtuz.

XIX. mendearen hasieran unibertsitateak bost fakultate zituen: filosofia, teologia katolikoa, teologia ebanjelikoa, zuzenbidea eta medikuntza. Sail ugarirekin, laborategiekin eta gaur egun oraindik gordetzen den museo natural batekin handitu zen.

Unibertsitatea Silesia Behereko handiena da gaur egun, 1945etik aurrera 300.000 graduatu baino gehiago izan dituelarik. Urtero 10 fakultatetan, 40.000 baino gehiago ikasleri eta 1.300 inguru doktorego ikasleri klaseak ematen dizkie. 9.000 ikasle graduatzen dira unibertsitatean urtero.

Eraikin barruan, Areto Leopoldotarrari bisita egitea derrigorrezkoa da, zeina ia aldaketarik gabea gorde izan den eraiki zenetik. Bere barnealde ederrak Silesia Behereko hiriburuaren ekitaldi akademiko, zientifiko eta kultural garrantzitsuenak hartzen ditu. Eraikinaren ondoan, unibertsitateko eliza barrokoa eta eraikin nagusiaren atzealdean kokatutako plaza txikian ezpatariaren iturria aurktzen dira.

Academia Leopoldina

Wroclaweko Unibertsitatearen aipamenik zaharrena 1505eko uztailaren 20an Generale litterarum Gymnasium delakoarentzako Ladislao II.a Bohemiako eta Hungariako (Wladyslaw Jagiellonczyk ere ezagun) erregeak sinatutako fundazio-idatzitik dator. Hala ere, Udalak eskatutako erakunde akademiko berria ez zen eraiki Julio II.a Aita Santuak arrazoi politikoak direla medio Erregeak idatzitako idazkia baztertu egin zuelako. Gainera, gerra ugariek eta Krakoviako Akademiaren oposizioak arbuiatze honekin zer ikusirik ahal izan zuten.

Aurea bulla fundationis Universitatis Wratislaviensis izenarekin ezaguna den fundazio lehen saio arrakastatsua bi mende beranduago sinatu zen, 1702, urriaren 1ean Leopoldo I.a Habsburgokoak, Hungariako eta Bohemiako erregeak sortua hain zuzen. Aurreko instalazioak, 1638tik existitzen ziren, eskola jesuita bihurtu ziren, eta instalazio hauek azkenik unibertsitate bezala erabili zirenak izan ziren. Akademia Leopoldina izeneko Filosofiako Teologia katolikoko Eskola bat zen. 1702ko azaroaren 15ean, unibertsitateak bere ateak ireki zituen. Breslau protestantean institutu katoliko gisa, unibertsitate berria Silesiako Kontraerreformako tresna garrantzitsua izan zen. Silesia Prusiaren parte izatera igaro ondoren, unibertsitateak bere izaera ideologikoa galdu zuen, baina Prusiako klero katolikoaren heziketarako erakunde erlijiosoa izaten jarraitu zuen.

Egungo eraikineko eraikuntza, 1728ko abenduaren 6an Poloniako Piast Printze-jauregi zaharra aurkitzen zen tokian hasi zen. Proiektuak, 3 dorrez horniturik izango zen 200 metro luze eraikin barroko handi baten eraikuntza ekarri zuen; tamalez, finantza-arrazoiengatik, Dorre Matematikoa barne, diseinuko parte bat soilik bete zen. Eraikinaren aurrean jartzen bagara, haren asimetria egiaztatzea kontu erraza da.

Schlesische Friedrich-Wilhelms-Universität

Napoleonen aurrean Prusiaren porrotaren, eta Prusiar Estatuaren berrantolaketaren ondoren, 1811ko abuztuaren 3an akademiak aurretik Frankfurten (Oderren) aurkitzen zen Unibertsitate protestante Viadrinarrarekin bat egin zuen, hain zuzen Breslau hirian Schlesische Friedrich Wilhelms-Universität zu Breslau izenarekin birkokatutakoa. Hasieran, bat egindako akademiak bost fakultatez osatuta zegoen: Filosofia, Medikuntza, Zuzenbidea, Teologia Protestantea eta Teologia Katolikoa. Berrantolaketaren ondoren guztira 222 ikasle ziren departamentu guztietan.

Unibertsitatearekin konektatuta orduan 10 mintegi zeuden, teologia, filologia (alemaniarra, erromanikoa, ingelesa), historia, matematika, fisika, legedia eta zientziaren arloen gainean jarriak. 1841ean Federico Guillermo IV.ak Hizkuntza eta Literatura Eslaviarretako Katedra bat izendatu zuen "ikasle poloniarrei euren hizkuntza natiboan hobetzeko aukera emateko". Unibertsitateak hamabi institutu zientifiko desberdin eta sei zentro kliniko ere zituen; albaitaritza-kimikako institutu bat barnean zuen nekazaritza-institutu bat, albaitaritza-institutu bat, eta institutu teknologiko bat, 1881ean Unibertsitateari gehituak. 1884an, Unibertsitateak 1.481 ikasle zituen (agertutakoen) zerrendan, 131 irakaskuntza-irakaslerekin.

1885ean liburutegiak gutxi gorabehera 400 mila lan zituen, 2.400 inkunable inguru, 250 Aldin eta 2.840 eskuizkribu barne. Liburuki hauek Frankfurt eta Breslauko unibertsitate zaharretako liburutegietatik eta jardueratik kendutako monasterioetatik etorri ziren, zeintzuen artean Liburutegi Habichtiarreko eta Leseinstitut akademikoko ekialdeko bildumak sartzen zirelarik.

Gainera, Unibertsitateak jabetzan zera zuen: behatoki bat (Dorrean kokatuta, Matematiko edo Astronomiko izena duena, behinola egin zirelako lekutik, behaketa astronomikoak); bost hektareako lorategi botaniko bat; sozietate anonimo batek 1862an sortutako museo botaniko bat eta lorategi zoologiko bat; natura-historiako museo bat; zoologia, kimika eta fisika arlotako hainbat bilduma; laborategi kimiko bat; fabrika fisiologiko bat; institutu mineralogiko bat; institutu anatomiko bat; laborategi klinikoak; lan germaniar zaharrez bete-bete egindako galeria bat (gehienbat elizetatik, monasterioetatik, etab. ekarritakoak); Silesiako zaharkin museoa; eta Silesiako estatu- artxiboak.

XIX. mendean, nazioarteko entzutetsu eta historikoki oso ezagunak ziren ikertzaile askok klaseak eman zituzten Breslauko Unibertsitatean. Henryk Barycz historia poloniarreko irakaslearen arabera 1813/1814 urte akademikoan gazteria poloniarrak Unibertsitateko ikasle gehiengoa osatzen zuen. Ikasle guztiek, alemaniarrak, poloniar eta juduak barne, euren unibertsitate-senidetasunak ezarri zituzten. Ikasle asko banatutako Poloniako beste area batzuetatik zetozen. Felix Dahn irakasle alemaniarrak azkenik senidetasun poloniarrak desegin zituen, eta 1913an agintari prusiarrek numerus clausus lege bat ezarri zuten, Alemanian ikas zezaketen Ekialdeko Europa ez alemaniarretik etorritako judu kopurua (Ostjuden deituak) gehienezko 900 ikaslera mugatzen zuena. Breslauko Unibertsitateak 100 jaso zitzakeen.

1914an, unibertsitateak 3.224 ikasle zituen, horietarik 100 emakume ziren.

Alemania nazismorantz bideratu ahala, nazien ideologia unibertsitatean eragina izan zuen. NSDAP-eko Kideek ikasle poloniarrak jo zituzten soilik euren hizkuntzan hitz egiteagatik. 1939an, ikasle poloniar guztiak bota zituzten eta unibertsitateko adierazpen ofizial batek halaxe aldarrikatu zuen: "Sakonki konbentzituta gaude sekula ez beste oin poloniar batek ere Alemaniako unibertsitate honen ataria ez duela gurutzatzera helduko". Urte horretan berean, unibertsitateko ikertzaile alemaniarrek "ekialdeko lurraldeetan masako deportazio plan" baten justifikazio historikoaren gaineko tesi akademikoan lan egin zuten; Mundu Gerran zehar aurrera eramandako beste proiektu batzuek Alemaniari lurralde poloniarren anexioa, zein Lublin edo Krakovia Alemaniako hiri bezala justifikatzeko proben sorrera ekarri zuten.

Wroclaweko Unibertsitatea

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Wroclaw Poloniako Errepublikaren parte bihurtu zen. Gerraondoaren muga aldaketen ondorioz, Lwów-eko Jan Kazimierz Unibertsitate poloniarra, liburutegi eta Ossolineum osoekin Ekialdeko Lurraldeetatik Wroclawera eraman zuten, harekin batera milaka funtzionario, langile, eta euren ondasunekin, izan ere Lwów hiria Ukraina Sobietarreko RSS barruan erori zen. Eraikin asko partzialki hondaturik izan ziren hiriaren defentsan zehar. 1945eko maiatzaren 10ean, Armada Gorriaren soldaduek unibertsitateko liburutegiko bildumako zenbait alderdi erre zituzten, Alemaniako soldatu-taldeak hirian garaitua izan eta lau egun ondoren.

1945eko maiatzaren amaieran iritsi zen Wroclawera Stanislaw Kulczynski Irakasle Botanikariak gidatutako lehen Zientzia- eta Kultura- Akademiko kidez osatutako taldea poloniarra: hain zuzen Stanislaw Kulczynski Lwóweko Jan Kazimierz Unibertsitateko errektore ohi (eta Londresen kokatutako erbesteko gobernuaren ordezkaria) zen. Bera izango litzateke gainera bi unibertsitatetako lehen errektorea, Wroclaweko Unibertsitate poloniarrekoa eta Politeknikokoa. Haiek unibertsitateko eraikinen zaintzea (%70ean hondatuta) hartu zuten, eta kudeatzen hasi ziren. Eraikin batzuk fite konpondu zituzten, eta lehen irakasle-taldea osatu zen; aipatutako Lwóweko Jan Kazimierz Unibertsitateaz gain, beste irakasle asko Wilnoko (egungo Lituaniako hiriburutik) gerra aurreko Stefan Batory Unibertsitatetik ere etorri ziren. Gerran zehar Naziek bi unibertsitateetako irakasle ugari hil zituzten, gizartearen klase intelektuala ezabatzeko, eta inbaditzaileei okupatutako Polonia menderatzen errazteko asmoz. Wroclaweko Unibertsitatea, Estatuko Batzorde Nazionalaren aginpean Estatu Poloniarraren unibertsitate bezala 1945eko abuztuaren 24an berrantolatu zen. Lehen klasea Ludwik Hirszfeld mikrobiologo eta serologoak 1945eko azaroaren 15ean eman zuen. 1952 eta 1989 bitartean unibertsitateak Wroclaweko Boleslaw Bierut Unibertsitate izena jaso zuen 1947 eta 1952 bitartean Poloniako Errepublikaren Presidente izandako Boleslaw Bierut-en oroimenean.

2002an, unibertsitateak bere fundazioaren 300. urteurrena ospatu zuen.

2015eko urtarrilean, Nazien garaian judu izateagatik, edota erregimenaren aurkakotzat hartua izateagatik 262 kideri doktorego-gradua itzuli zien unibertsitateak.

Wroclaw Poloniako unibertsitateko hiri nagusietako bat da. Tradizio akademiko luzea du eta milaka ikasle bizi dira Wroclaweko Unibertsitatean, Wroclaweko Politeknikoan, Musika-Eskolan beren ikasketak egiten dituzten bitartean... Wroclaw benetan hiri bizia eginez. Wroclaw harro dago 10 Nobel saridun eta beste 100 inguru irakasle, zientzilari, idazle, mediku,... garrantzitsu izanaz... euren bizia Wroclawekin eta beren inguruarekin lotuta izan delarik (adibidez, Max Born fisikari eta matematikaria edo Aloysius "Alois" Alzheimer mediku psikiatra eta neuropatologoa).

Wroclaw 2016 argazki erakusketa