Slowacki Parkea
Bigarren Mundu Gerraren historiaren ezagutza ez doktrinatua duen edonork beharbada monumentu honen arrazoiak ezagutzen ditu, zeinak 1940ko Stalin-en agindupeko NKVD-ak hildako 22.000 ofizial militar, polizia, intelektual eta gerrako preso poloniarrak gogorarazten duen. Tadeusz Tchórzewski Varsoviako eskultoreak diseinaturik, monumentu nabarmenak Heriotzaren Aingerua irudikatzen du, ezpata eskuan duela, idulki garai baten gainean kokaturik Katyn-eko Pietate irudiaren gainean, Aberriaren Zaindaria etsita dagoela hildako ofizial baten gorputzaren gainean zeinek buruko atzealdean bala-zulo baten xehetasuna ere baduen. Granitozko pareta/hilobi sinbolikoak eszenaren alboan daude, preso-esparruen eta masako hilketa lekuen izenak gainean inskribaturik dituztelarik. Monumentu oroitarazle hau 1999an ezagutarazi zen eta Slowacki parkean aurki daiteke.
2010ean Katyn-en sarraskia berriro gogoratu zen Poloniako Errepublikaren Presidente ohi Lech Aleksander Kaczynski eta laguntzen zuen pertsonal guztia Smolensk-en (Errusia) gertatutako aire-istripuan hil zirenean, Sarraskiaren 70. Urteurrenaren oroipenean parte hartzeko bidaian.
Iturria: Documental: En el bosque de Katyn | Masacre URSS de 1943
Monumentu honen ondoan Panorama Raclawice eta Museo Nazionala aurki daitezke. Panorama Raclawice delakoak XIX. mendeko masa kulturako erlikia ikaragarria dauka gorderik, hain zuzen Europan kontserbatutako mota honetako adibide bakanetako bat. Pintura handiak (15x114m) Raclawice-ren gudua deskribatzen du, 1794ko apirilaren 4an Poloniaren independentzia babestearren Errusiaren kontra galdutako saioa, eta ikuslea denbora erabat desberdinera eramaten du, errealitate berera, gailu piktorikoak (perspektiba-mota bereziak) eta efektu teknikoak (argiztapena, lur artifizial iluna eta oro har behaketa-plataformarako igarobide ilun eta bihurria) zorroztasunez konbinatuz. Raclawice-ren Guduaren Panorama pintura panoramikoaren adibide bakar eta zaharrena da Polonian, bisita merezi duena.
Karl Friedrich Endell arkitektoak Museo Nazionala diseinatu eta 1883 eta 1886 bitartean eraiki zuten. Museoa duen Erdi Aroko arteko bilduma handiagatik eta arte garaikide poloniarreko bilduma bakarrarengatik ospetsua da. Bildumarik zaharrenak aurreko Alemaniako museoetatik eta Wroclaweko eta Silesia Behereko objektu sakratu batzuetatik datoz, baita ere Poloniara 1946an orduan autoritate ukrainarrek Lwów-etik ekarritako bildumetatik.