ul. Pawla Wlodkowica
Wroclaweko Juduen Historia mendeetan zehar Europa Erdialdeko juduek sufritu duten historia bera da. Erdi Aroko Erdialdeko Europan Wroclaw populazio juduaren gune nagusietako bat izan zen. Benetan komunitate judua jada leku honetan bazegoen XII. mendeko lehen erditik. Bere fundatzaileak Pragatik etorri ziren errefuxiatu juduak zitezkeen, Kosmas txekiarrak idatzitako kroniketan aipatzen den bezala. Kontua da Poloniako hilarririk zaharrena Wroclaweko San Joan Bataiatzailearen katedralean aurkitu zela 1917an. Hilarrian idatzitako inskripzioak hala dio: "Harri hau hilarria da / David jaunaren hilarria / ahots atseginarekin / Sar Shalom Jaunaren semea / 25, astearen bigarren [egunarekin] konektatuta / 4963 urtetan munduko sorreratik (astehelena, 1203ko abuztuaren 4a). Bere arima bizitzaren sortan lot dadila!"- zera zehaztatzen duela, hilerria indarrean zegoela dagoeneko XII. Mendetik XIII.erako aldaketan.
Geroago, 1451. eta 1453. urteen artean, Giovanni da Capestranok juduen kontra igorritako sermoiek (1960an kanonizatutako inkisidore italiarra) Alemaniako hegoaldeko eskualde askotako biztanleak konbentzitu zituzten euren populazio judu guztia bota zezaten (Breslau eta Silesia Bohemiako Erreinuan ziren orduan). Capistrano Breslau-ra iritsi zenean, delako zurrumurru hau hiritik zebilen, Meyer deitutako judu aberats batek nekazari bati ostia bat erosi zuela, hura desakralizatu eta profanatu zuela. Bertako agintariek zurrumurru hau aitzaki gisa erabili eta komunitate juduaren ordezkariak atxilotu eta hiriaren onerako euren etxeak eta jabetzak konfiskatu zituzten. Ustezko biraoaren ikerketa Capistrano berak burutu zuen. Beste inkisidore asko bezala, tortura erabili zuen "aitormenak" bortxatzeko eta 40 judu baino gehiago erre ziren Breslau-n 1453ko ekainaren 2an. Beste batzuk, torturaren beldurragatik, beren buruaz beste egin zuten. Pinheas izeneko errabino batek bere burua urkatu zuen. Gainerako juduak hiritik bota zituzten, adin txikiko euren seme-alabak bahitu eta indarrez bataiatu zituztelarik.
Gaur egun Plac Solny plazaren erdialdean (auzo judutarretik hurbil), obelisko ondulatu bat dago (1996an Adam Wyspianski-k diseinaturikoa), bere puntarantz estuagotuz su-gar baten antza hartzen duena, hain zuzen XV. mendearen gertaera tristeok oroituz.
Geroagoko mendeetan zehar eta garai desberdinetan, juduak hiritik bota zituzten, baita hiri barruan bizi izateko berriro onartu ere. Bigarren Mundu Gerra baino lehen Juduek Nazien amorrua zuzenki sufritu zuten: Breslau berez Alderdi Nazionalsozialistari bertako hiritarrek emandako sostenguaren arabera, Alemaniako bigarren hiriburua zen. Hitler agintaritzara heldu ondoren, Wroclaweko juduen egoera progresiboki okerragotu zen. 1933an jada, populazio juduaren eskubide zibilak mugatzen hasi ziren. Renoma eraikineko familia judu jabea eraikina saltzera "gonbidatu" zuten.
1935eko irailaren 15ean, Naziek Nuremberg-eko Legeak indarrean jarri zituzten. Bi legeak Alemaniako Odolaren eta Ohorearen Babeserako Legea, herritar judu eta alemaniarren arteko ezkontzak eta ezkontzatik kanpoko sexu-harremanak, eta etxe juduetan 45 urtetik beherako neskameak enplegatzera debekatzen zituena, eta Reich-eko Hiritartasun Legea ziren, zeinak soilik alemaniar edo kideko odoleko herritarrak Reich-eko herritarrak izateko aukera zitezkeela zioen; gainerakoak Estatuaren subjektu gisa sailkatuak ziren, hiritartasun-eskubiderik gabe. Lege hauek ministerio-dekretuz, herritar juduak bizitza ekonomikotik kanporatzera zuzendurik zeuden, hain zuzen udal-agintariek betearazi zituztenak. Izu antisemitaren ondorio gisa, judu batzuek Alemaniatik emigratu zuten. Antisemitismoaren apogeoa 1938ko azaroaren 9an "Kristallnacht” (Hautsitako Kristalen Gau) delakoaren gertaeretan zehar agitu zen, Wroclawen gainera oso basatiak izan zirelarik. Su eman ondoren, Naziek Wygonie-ko sinagoga lehertu zuten. Beste sinagoga batzuk suntsitu ziren eta partzialki erretako instalazioak utzi zituzten; beren eraikinak hala ere, zutik atera ziren. Gau hartan Naziek herritar juduen jabetza ziren gutxi gorabehera 500 denda, 10 taberna eta 35 enpresa inguru eraitsi zituzten.
1941eko amaieratik 1944aren erdialdera arte, Silesia Behereko judu deportazioak burutu ziren eta Wroclaweko juduak hainbat sarraski-esparrutara deportatu zituzten, hala nola Kaunas-era, Izbica-era, Theresienstadt-era, Auschwitz-era, Sobibor-era eta Belzec-era.
1945aren ondoren, Holokaustotik bizirik ateratako judu poloniar talde handi bat Wroclawen kokatu zen. Hasieratik, hiria kokagune juduko gune garrantzitsu bihurtu zen. Gross-Rosen-eko, baita ere beste sarraski-esparrutako preso ohiak Wroclawen eta Silesia Beherean komunitate juduaren aitzindari bihurtu ziren. 1945eko irailetik Wroclawek Sobietar Batasunak okupatutako lurraldeetatik immigrante ugari jaso zituen. 1946aren amaieran, hirian bizi ziren juduen kopurua gutxi gorabehera 15.000koa zen.
1945eko maiatzean, erlijio-kongregazio judutarra Pod Bialym Bocianem (Zikoina Zuriaren) Sinagogan eta hiru otoitz-etxetan lanean hasi zen. Wroclaw Probintzia-Batzorde Judutarraren egoitza bihurtu zen. Hiria erakunde judutar, eskola eta erakunde sozial ugari barnean hartzen hasi zen.
1967. urtearen inguruan, agintari komunistek populazio judua hiria utzi eta Israelen bizitza berria has zezan gonbidatu zuen (oro har Poloniako gainerako lurraldean bizi ziren juduei ere gonbidatu zelarik).
Gaur egun Synagoga Pod Bialym Bocianem (Zikoina Zuriaren Sinagoga) eta Stary Cmentarz Zydowski (Hilerri Judu Zaharra) oraindik mantentzen dira, azken hau Poludnie izeneko barrutian kokatuta delarik. Hilerria 1856an sortu zen, baina bere hilarri batzuk Erdi Aroan datatuta daude. 1975ean hilerria monumentu historiko bezala katalogatu zen. Zikoina Zuriaren Sinagoga Karl Ferdinand Langhans-ek diseinatu eta eraiki zuen eta 1829ko fakzio liberaleko sinagoga gisa ireki zituen ateak. Hainbat aldiz hondatuta eta berriz berreraikita izanik, jabe desberdinak izan zituen herrialdearen egoera politikoaren arabera. 1995etik gradualki berritu da. 1996an berriro zabaldua, Wroclaweko Komunitate Judutarraren sinagoga handien eta nagusian bihurtu zen. Gaur egun ez da soilik gurtza-leku bat, baizik eta kultura judurako laguntzako gune garrantzitsua ere, bertan kontzertuak, erakusketak, antzerki-errepresentazioak, lantegiak eta topaketak antolatzen baitira nagusiki Centrum Edukacji i Kultury Zydowskie (Kulturako eta Heziketa Judutarreko Zentro) delakoak antolaturik. Eraikina estilo klasizistan eraiki zen arkitektura erromatarreko elementuak ere dituelarik.
Argazkiak Jakub eta Lia Rotbaum-en etxea erakusten du. Jakub Rotbaum antzerki-zuzendari eta margolari judua izan zen, Wroclawen bizi izandakoa 1949tik aurrera. Auzo osoa guztiz berrituta izan da. Fatxadak garbitu eta margotu dira eta auzoak giro leunago eta isilagoa irabazi du, herritarrak bere kaleetan paseatzera eta gozatzera gonbidatuz.