eu | es | en  

Argazkiak

[46] [<<] Gatzaren plaza (Plac Solny)

(2011ko abuztua)



Loreen indarra

Plac Solny

Neska-mutilak entzun! gorteiatze-erritu poloniar garrantzitsuenetako batek, ondo merezi duten aukera guztietan bikoteari, senideari,... loreak oparitzea eskatzen du.

Polonian (eta gainerako herri eslaviarretan oro har) loreak oparitzeko tradizioa oso sustraituta dago, eta asko dira aukerako egunak urtean zehar zeintzuetan lore-sorta on bat oparirik onena den. Joko arauak arbitrarioki konplexuak litezke eta antigoalekoak direla ematen dute baina berriz interesgarri egiten duten tradizioko halo batez lagundurik dira. Arauetako batek zera dio, lore (edo zurtoin) zenbaki bakoitia oparitu behar dela beti (1, 3, 5, …), hotsandiko aukera ez bada behintzat. Data batzuk egun seinalatuak dira, batzuk Europako gainerako herrialdetan ospatzen direnekin bat egiten dute gainera, Emakumearen Eguna bezala (tulipak oparitu egiten ohi dira egun honetan), San Valentin eguna edo norberaren Santuaren Eguna, lagunekin eta lankideekin ospatzeko eguna baita Polonian. Zenbaitetan, emakume batekin hitzordu erromantiko batera lorerik eskaini gabe joatean, lorerik oparitu ez duenaren partetik arretarik eza edo errespetu falta bezalako jarrera dela aditzera eman dezake.

Gorria maitasunaren sinbolo da; arrosa kolorea ama edo amaginarrebentzat egokia da eta aukerako kolore neutroa eskaintzen du zein protokolo erabili behar den seguru ez gaudenean; horia saihestu behar da bekaizkeriaren edo traizioaren sinboloa baita. Ezin da gaizki joan larrosez, jakin behar izango genukeen bezala urreliliak hildakoentzat dira eta krabelinak ez dira popularrak loturik duten konnotazio komunista iraunkorrengatik. Azken hamarkadan lore-mota berriak sartu dira merkatuan, ekilore politak, adibidez.

Ugariak dira hirian irekita diren loradendak, baina ezagunenetako batzuk Plac Solny plazaren erdialdean aurkitzen dira, Merkatuko plaza nagusiaren ondoan. Plac Solny-ren lore merkatua urteko egun guztietan 24 orduz irekita dago... eta hala esaten da (egiaztatu beharko genuke), Udalari zergak ordaintzeko beharrez salbuetsita direla dendariak baldin eta urte osoz eta 24 orduz euren dendak irekita mantentzen dituzten.

Plac Solny (Gatzaren Plaza)

Gatzaren (Plac Solny) plaza Wroclaweko Erdi Aroko merkatu zaharra da eta landuta dituen erliebeekin zein fatxadetatik irteten zaizkion irudiekin, alboko Rynek Merkatuko Plaza mugakidea ia bezain arkitekturalki ikusgarria da. Gatzaren plazak jatorrian 84,5 m x 94 m-ko tamaina zuen. Seguruenik 1242an eraiki zen, urte berean gertatutako mongolen inbasioaren ondoren; garai desberdinetan izen desberdinak jaso ditu, hala nola, Polnischer Markt (Merkatu poloniarra), Salzring (Gatz-Merkatua) edo Salzplatz (Gatzaren Plaza). 1827an Gebhard Leberecht von Blücher, Zelai-Mariskal eta Komandante prusiarraren estatua bat plazaren erdian eraiki zen. Kaczawa (1813/08/26), Leipzig (1813/10/16-18) eta Waterloo-ko (1815/06/18) guduengatik ospetsua, nazio-heroi bihurtu zen. Napoleon Bonaparte-ren gaineko garaipenagatik Prusiako maila goreneko sari militarrarekin saritu zen, bere ohorez beranduago Blücherstern (Blücher Izarra) deituko zitzaiolarik. Geroago Blücherplatz plaza-izena izatera pasatu zen. Izen hau 1945era arte mantendu zen, noiz, de-germanizazio kanpainaren parte bezala, gobernu komunista poloniarrak monumentua eraitsi zuen eta plaza 1827a baino lehen jasotzen zuen izena polonieraren itzulpenarekin izendatu zuen.

Merkatuak izen hau dauka, izan ere, gatza izan zen lekuan merkaturatutako artikulu nagusia (larrua, eztia eta beste ondare batzuk ere han negoziatu ziren). Gaur egun, loreak dira batez ere bertan saltzen diren gai nagusiak. Haren erdialdean iturri txiki bat ere aurki daiteke.

Inguruan diren eraikinek begiak harrapatzen dituzte. Nabarienak ondorengoak dira:

  • Ipar-ekialdeko izkinan, Rynek plazarekin mugatuz, 1930 eta 1932 bitartean eraikitako orain Zachodni Bankuak darabilen etxe orratz modernista handia dago, Heinrich Rumpa arkitektoak diseinatua.

  • Alboko eraikinak (Apteki Pod Murzynem - Beltz / Mairuaren azpian) izeneko farmazia zaharra hartzen zuen eraikina dago, Adolf Rading-en estilo modernistan 1928an berreraikia (bertan editatzen da gaur egun "Gazeta Wyborcza" egunkari lokala). 2000. urtean Stanislaw Wysocki-k egindako eskultura du eta Wroclaweko Eugeniusz Get Stankiewicz-en eskultorea "gizon beltz" bezala adierazten du. 2014ko urriaren 24an kafetegi modernoa bere beheko solairuan inauguratu zen, eta bere fatxada guztiz ere berritua izan da.

  • Alboko etxe barrokoa, oraintsu berritua, Bigarren Mundu Gerratik Kaltegabe zutik atera zen. Eraikin hau, Oppenheim-Palais izenekoa, XVIII. Mendetik datorren bizilekua da. Bere beheko solairuan bitxi-denda eta kafetegi bat aurki daitezke.

  • Hegoaldeko fatxadaren erdia Burtsa Zaharreko eraikin neoklasikoak betetzen du, Carl Ferdinand Langhans-ek 1822an diseinatua.

  • Rybisch-Palais-ek ekialdeko aldea hartzen du. 1522 eta 1531 bitartean eraiki zen. Eugeniusz Geppert margolari poloniarra, unibertsitateko irakaslea eta Wroclawen Arte Ederren Akademiako bir-fundatzailea (1890/09/04 Lwówen jaioa, Wroclawen † 1979/01/13) 1946 eta 1979 urteen artean etxe honetan bizi zen. Koloretsutasun poloniarreko ordezkarietakotzat hartzen da.

Gatzaren plaza azpian Bigarren Mundu Gerrako 1.000 metro koadroko aterpe antiaereo bat mantentzen da, gaur egun, zati batean, komun publiko moduan erabiltzen delarik (emakumezkoen lur azpiko komunetan). Richard Konwiarz-ek diseinatu zuen. 300 pertsona ere har ditzake bere barnean. Gerra garaian, aterpeak bere komunak zituen, estolderia-sistema eta bi irteera.

Egun Plac Solny plazako erdigunean obelisko izurtu bat ikus daiteke (1996an Adam Wyspianski-k diseinatua), bere puntarantz estutuz su-gar baten antza izanez egina dena; hain zuzen, XV. mendean herritar juduen erreketaren gertaera triste eta latzgarriak gogoratzen ditu (informazio gehiago lortzeko Auzo judutarraren argazkiko testua irakurri).

Plazaz gozatu! bisita merezi du-eta!

Wroclaw 2016 argazki erakusketa