Swietego Antoniego
Lurra planetaren forma duen puztutako soinekoa duen gazte ederraren monumentua, 2012an jarrita agertu zen Lau Tenpluen Barrutiaren (Dzielnica Czterech Swiatyn) usadiozko sarbidearen atarian. Bi metroko garaiera duen brontzez egindako eskulturaren egilea Wroclaweko Ewa Rossano artista da. Krysztatowa Planeta tolerantziarako eta Lurreko herrien artean diren desberdintasunak errespetatuz, euren batasunaren aldeko sinboloa da.
Monumentuaren oinarrian, ondorengo testua irakur daiteke: Dzielnica Czterech Wyznan (hots, lau aitormenetako auzoa), izan ere barrutian aurkitzen dira erlijio desberdin banari (Protestantea, Ortodoxoa, Katolikoa eta Judutarra) esleitutako lau tenplu.