ul. Psie Budy
Solny plazaren hegoaldean kokatutako kalea da. Wroclaweko erdialdeko kale txiki xarmagarria, baina tamalez zabartua, etxe batzuk berrituak izan badira bertan azkeneko urteotan. Kalea aipatzen duten lehen datuak XIV. mendearen amaierakoak dira, hiriko harresien eta zuloaren perimetro zaharrenean norbaitek eraikin xumez hornitutako kale-kantoi txiki bati buruz idaitzi zuenean ("zakur-etxolak"). Bere lursail estuetan zurezko etxeak eraiki ziren eta beraietan artisauak bizi izan ziren; etxeok hain zuzen, aldaketak maiz jasan behar izan zituzten. Eraikinak 1945ean hondatu ziren guztiz, baina geroago 1958 eta 1961 urteen artean berriz berreraiki ziren. Kalea ez da oso luzea, bakarrik 140 metroko luzera du, eta merezi du hara joateak eta paseo motzean kalearen lerroari jarraituz arku leunean eraikitako etxe estuei hurbilagotik begiratua egiteak.