eu | es | en  

Argazkiak



Europa solidarioagoa nahi dugu!

OPZZ Langile Sindikatuaren kideek "Chcemy Europy Socjalnej" adierazten dute Wroclawen Europa solidarioagoaren alde, hala dio pankartak Rynek plazaren ondoan ibiltzean (ul. Szewska kalean, Santa Maria Magdalenaren elizaren atzean) 2004an. Polonia 2004ko maiatzaren 1ean sartu zuen Europar Batasunean, eta argazkian erakutsitakoa bezalako manifestazio ugari izan ziren herrialde osoan garai hartan. Baziren Polonia EBean sartzearen aurkako herritarrak, beste batzuk ados zeuden, baina ez ziren fido nolabait gauzak aldatu edo (okerrera) joan zitezkeelako Polonia Europar Batasunarekin elkartzean. Galduko ote luke Poloniak Zlotya Euro komun baten alde? Igoko lirateke prezioak beste herri batzuetan gertatu bezala txanpon berria hartu ondoren? Nola eragingo lioke honek aurrera jarraitzeko sufritzen duen herrialdeari, gainerako Europako herrietako ekonomia hain sendoa ez duen Poloniari?

2004ko maiatzaren 1aren gauean Rynek-en gau berezia izan zen. Jai handia ospatu zen bertan Europar Batasunean Poloniaren sartzea ospatu behar zelako. Wroclaweko milaka herritar Merkatuko Plaza handian elkartu ziren. Sartzea herritarren artean ospatu zen, elkar besarkatuz baita giro beroan beste herritar jaiaz gozatzen ari ziren beste europar batzuk besarkatuz: "Guztiok gara europarrak!", esaten zioten elkarri.

Polonia bilakaera-prozesuan ari den herria da. Altzairuzko Oihalaren erortzea gertatu zenetik, herrialdea planifikatutako ekonomia izatetik merkatuan hazkunde-tasa altuetako lidergo-ekonomia duen herrialdea izatera pasatu da urteko %5,5 inguruko hazkunde ekonomikoko tasekin. Europar Batasunari batzearekin, 2004an erreforma ekonomiko berriak egiteko atea ireki zitzaizkion Poloniari, eta, azkenik hauek betez gero, Europako Ekonomia eta Diru Batasunaren kide berria izan ahal izango zuen. Poloniak 2009an EEDB-rekin elkartzeko bere azken prestaketak hasi zitzakeen arren, badirudi herrialdea ikuspegi arretatsuagoa hartzen joan dela, are gehiago krisiarekin, azken urteotan Europako ekonomiaren deribarekin eta dolar estatubatuarraren aurrean euroaren ahultasunarekin.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa