eu | es | en  

Argazkiak

[6] [<<] Jas eta Malgosia, Rynek azoka-plazako eraikin ezagunak

ul. Św. Mikołaja 1 / ul. Odrzańska 39/40 - (2014ko abuztua)



Jas eta Malgosia ('Hansel eta Gretel')

ul. Sw. Mikolaja 1 / ul. Odrzanska 39/40

Erdi Aroko bi etxebizitza dira (gotikoak egituran, elementu errenazentista eta barrokoz horniturik direlarik) galeria batek elkarturik Rynek Merkatuko Plazako ipar-mendebaldeko izkina aldean. Soilak, nabe bakarreko etxe estuak pixka bat dira maitagarri-ipuinetan agertzen diren bezalakoak dira, beren tamaina txikiagatik nabarmenduz, bereziki haien gainetik begiratzen dien Santa Isabelen parrokiako elizarekin konparatzen badira. Beharbada XV. mendean eraikita, orduan Santa Isabelen parrokia-elizaren etxeetako talde handienaren parte ziren, eukaristian zehar aldareetan lan egiten zuten elizgizon-hierarkiako talde baxueneko altaristen bizilekua hain zuzen. Etxe horiek Kielbasnicza, Sw. Mikolaja eta Odrzanska kaleak eta hilerri zaharra banantzen zituzten. Etxeen artean, arkuaren azpian, hilerrirako sarrera bat zegoen (1773ra arte erabilia), elkartzen dituen arkuan hurrengo hitzak forjatu ziren: "Mors Ianua Vitae" - "Heriotza, betiko bizitzarako bidea”.

XIX. mendean etxe gehienak eta hilerria eraitsi ziren; haietako soilik hiru, hilerriko ate zaharrarekin erlazionaturikoak, mantendu dira. Gaur egun hilerria ez dago jada, baina gogora dezakegu elizako sarrerarantz sartzerakoan, 1418ko matxinadako liderren gorputzak bertan lurperatu zirela eta lauzen gainean ibiltzean euren gainetik gabiltzala.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Wroclawera mugitu ziren kolonoek bere gaurko izena eman zioten, “Jas i Malgosia", Grimm anaien istorioari men eginez: bi etxeak eta atea eskutik hartutako bi haurren sinbolotzat hartu zituzten-eta.

"Kamieniczka Jas" etxea, Domek Miedziorytnika ere izenekoa (arinki txikiagoa) berez bi etxe zaharrez osatuta dago. Errenazimenduko eraikin zaharragoa da, baina fatxada modernoagoz horniturik dago, hareharri-leiho soilez eta ateko arkitrabez apainduta dagoela. XIV. mendearen amaieran hiru solairuko gaur egungo garaiera irabazi zuen, baita bi isurkiko teilatua ere. Denbora igaro ondoren, etxea hainbat aldiz berreraikia izan zen eta harrezkero bi parte hauek gune bakarra osatzen dute, zuriz estalita direlarik. 1994an Laciarska kalean egindako ikerketa arkeologikoan zehar, eraikineko ekialdeko paretan partzialki berreraikitako atari bat aurkitu zen.

"Malgosia" etxebizitza (pixka bat handiagoa, kolore arrosa eta estilo barrokokoa) XV. mendean ere eraiki zen, hilerriaren ekialdeko muturrean. 1564an guztiz berreraikia izan zen. Malgosiak orduan, gaur egun duen hirugarren solairua irabazi ez ezik goratze politagoa eta bi isurkiko teilatua ere jaso zituen. Gaur egun altuago eta dotoreagoa da bere laguna baino. Eraikinak bere leiho guztietan harrizko markoak hartu zituen, baita beheko solairuko leihoan burdin hesi bat "D 1564 H" hitzekin batera gurutzatutako giltzak eta mailua irudikatzen dituen ikurra dauzka. Gaur egun, “Malgosia"-k pub eta jatetxe bat du barnean.

Christoph Hackner arkitektoak (1663-1741), 1728an etxebizitzen arteko atea estilo barrokoan berreraiki zuen eta azken konponketa-lan barrokoak 1740an egin ziren.

1959. eta 1960. urteen artean eraikina berritu zen, Emil Kaliski Arkitektoa Ingeniari eta proiektuko Kudeatzailearen arabera; etxeak apaintzen zituzten Errenazimenduko elementuak aurkitu zituzten orduan. XX mendeko 60ko hamarkadako urteetan, Jas i Malgosia Towarzystwo Milosników Wroclawia (Wroclaweko Gogotsuen) Elkarteari utzi zitzaizkion, eta egun elkarte honek egoitza Malgosia etxean izaten jarraitzen du etxebizitzen beste berriztatze bat burutu zen. 1972. eta 1975. urteen artean, oraingo honetan Emil Kaliski-ren gainbegiratupean.

Jas oso egoera txarrean zegoela eta Eugeniusz Get-Stankiewicz eskultore, artista grafiko eta Arte Ederren Akademiako irakasleari esker salbatua izan omen zen, izan ere 1995ean etxea alokairuan bizi bitartekoa hartu zuen, etxea konpondu eta bere barnean estudioa jarri zuen, bere etxean emanez Arte Ederretako Akademiako ikasleentzat klase praktikoak emanez. Wroclaweko artista aitortuetako bat izan zen, ilustrazio kartel, eskultura, beirate eta beste objektu espazial ugariren egile oso errespetatua. Artista bere etxean heriotzaraino bizi izan zen 2011ko apirilaren 10era arte. Hala ere, bere lanen bat bere etxeko fatxadan erakusten dira. Apur bat bitxia izan behar izan zuen... Rynek-erantz etxea Get-Stankiewicz-en erliebeko autorretratu batez apainduta dago. Etxebizitza osoa estaltzen duten kolore orbanak grabatzailearen lana ere dira. “Jas”-en itzaleztatutako ipar-horman elizaren aurrean Get-Stankiewicz-en beste behe-erliebe bat ikus daiteke. "Kristoren Gurutziltzatze”-aren elementu-multzoa da: gurutze bat, mailu bat, iltze batzuk eta Kristoren irudi bat bananduta agertzen dira. Denak hurrengo esaldiarekin laburtzen du: "Zeuk egin ezazu". Batzuentzat biraoa daiteke, beste batzuek sakonki filosofikoa dela uste dute.

"Jas i Malgosia" aldearekin, Rynek hiriko Merkatuko Plazako leku xarmagarriena da.

Santa Isabelen eliza

Swietej Elzbiety 1

Jas eta Malgosia-ren ondoan, alde zaharreko plazako ipar-mendebaldeko hegalean, Santa Isabel-en eliza altxatzen da. Wroclaweko eliza zaharrenetako bat da eta Alde Zaharreko eraikin altuenetako bat ere bai. Eliza XII. mendetik leku honetan egon da, baina bere gaurko egitura gotikoa, hiru nabez hornitua, XIV. eta XV. mendeen artean egindakoa da. Hau ez da munduko elizarik zorionekoena: 1529an ekaitz sendo batek hondatu zuen, kalte larriak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran eta gerora sute misteriotsu baten biktima izan zen 1976. urtean. Gaur egun eliza militarra da, eta beraz armada poloniarraren soldadu askoren bisita jasotzen du. Bere barnean aldare gotiko eta errenazentista ikusgarriak aurkituko daitezke eta bere garaian garrantzi handikoak izan ziren 100 baino gehiago herritarren hilobiak aurkitzen dira bertan.

Wroclaweko eliza handienetako bat da. Dorrea, 1450 eta 1482 bitartean eraikita, 130 m-ko altuera izatera heldu zen, orduan Silesiako dorrerik altuena izanez; hala ere, lehenago aipatu dugun bezala, 1529an gertatutako haize-ekaitzean zehar eraitsia izan zen, nahiz eta kalterik ez eragin (hildako katu bat izan ezik), biztanle jainkozaleek miraria bezala aitortu zutelarik, dorrea eraisten zen artean aingeruek eraikuntza sostengatu zutela adierazi zuten hauek-eta; dorrearen ekialdean egindako erliebe batek istorio hau kontatzen du.

Tenperaturak atseginak direnean (apiriletik irailera bitartean) eta zeruak garbi daudenean, egun 91 m-ko garaiera duen dorrera igo daiteke (beharbada arkitektoek litekeen altuera handiagoko balizko dorrearen kolapsoaren beldur txikiago den hau eraiki zuten). 300 maila inguru dituen eskailera kiribil eta oso estuko igoerak Rynek eta Alde Zaharraren ia zeru beretik bistarik onenak eskaintzen dituen tokira eraman ahal du bisitaria, merezi duena.

Joan den mendeko 90. hamarkadaren amaieran, hilerriko plazatxoko etxebizitzek Berlingo hiriak opari gisa emandako monumentua jaso zuten, Dietrich Bonhoeffer-en oroimenean egindakoa alegia; Wroclawen 1906an jaiotako artzain aleman luthertarra izan zen eta, Flossenbürg-eko kontzentrazio-esparruan Bigarren Mundu Gerraren amaiera baino lehen hil zuten. 1945eko apirilaren 9ko goizaldean urkatu zuten, Estatu Batuetako 90. eta 97. infanteria-dibisioetako soldaduek esparrua aska zezaten baino bi aste eskas lehenago, sobietarrek Berlin atzeman baino hiru aste lehenago, eta Alemania naziak kapitulazioa aurkeztu baino hilabete lehenago. Faxismoaren aurkakoa, gaur egun martiritzat hartzen da. Bere lanak eragin eta inspirazioa handia egin zuen izendapen eta ideologia zabal eta desberdinetako Kristauentzat, hala nola Martin Luther King, Jr.-entzat, Estatu Batuetako Zuzenbide Zibiletako Mugimenduarentzat, Gerra Hotzean zehar Ekialdeko Europako mugimendu demokratiko anti-komunistarentzat eta Hegoafrikako Apartheidaren kontrako borrokan aritutako mugimenduarentzat.

Wroclaw 2016 argazki erakusketa