Rynek
Wroclaweko merkatuko plaza nagusian dotoreki jarrita, Alexander Fredro Poloniako dramagile eta figura literario goreneetako bat da. Bere historia 1793tik aitzina konta daiteke Habsburgotarren inperioaren barnean zen Surochów herriko familia aristokrata batean jaio zenean. 16 urteko adina zuela Napoleonen armadaren talde poloniarrean sartu zen eta Errusiako ordokietako bere ekintzetan hartu zuen parte, baita Moskun eginiko Napoleonen zoritxarreko sarreran ere. Errusiarrek atxiloturik, gatibutasunetik ihes egitea lortu zuen eta bere ausardiarengatik Virtuti Militari onarpenarekin saritu zuten. Lwówetik hurbil zen Bienkowska Wisznia herrian kokatu zen. Bi aldiz ezkondu zen. Fredro nobleziari buruzko komedia zentzugabeak idazten aritu zen, zeintzuetako asko jada pantaila handira iritsi diren. 82 urteko adin luzera arte bizi zen, egitandia izanik garai haietan.
Baina zergatik da Fredro garrantzitsua Wroclawentzako? Ez da benetan. Estatua, Leonard Marconiren lana da, eta Lwówen jarrita zegoen hasieran batean. Dakigun bezala, gerraren ondoren Lwów Ukrainari eman zitzaion (aurretik Poloniako lurraldearen barruan zegoen), eta bere biztanle poloniar askok mendebalerantz, Wroclawera, emigratu zuten. Bere altxor kultural ugariri gertatu bezala, Fredroren estatuak bide bera egin zuen, nahiz eta Wilanów-eko (Varsovia ondoko) ukuilu batean lau urtez biltegiraturik izan. Bahiketa ulergarria izan zen; gerraondoaren eta burokraziaren anabasan, bi urte behar izan ziren beharrezko hiriko buru pentsalariek Fredroren estatua non jarri erabaki zezaten. Azkenean, imajina ezinezko maila goreneko kokapen baten alde jo zuten, Rynek Merkatu Plazan Udaletxeko hego-mendebaldean. 1956. urtean, Frederiko-Gilen III.a Prusiako Kaiserraren zaldizko estatuak izandako leku berean jarri zuten, estatua hura 1945ean berriki ezarritako udal-administrazio poloniarrak erretiratu zuelarik. Plazan egindako Fredroren agerpenak iritzi ugari sortarazi zituen; horietako bat aldizkari batek lazturaz argitaratu zuen, Fredrok ‘eliza batetik kanpo zen etxegabe bat’ zirudiela idatzi baitzuen.
Fedro Kondea, brontzean eginda, besaulki batean jarrita dago paperezko biribilki bat eta hegazti-luma bat heltzen dituelarik. Eta luma hau egiazki herrialde osoan desiraren objektu gisa fenomeno ezaguna bihurtu da. Urtero, Wroclaweko Udalak dramagileari lapurtutako luma gutxienez hamar aldiz ordezkatu behar du-eta. Monumentua kokatuta dagoen plaza hain zuzen jende gazteak elkartzeko nahiago duen topagunea da berez.
Haren figura lekualdatua Wroclaweko, bere adopziozko hiriko sinboloetako bat da gaur egun. Bera -Ossolineum-eko liburutegiarekin batera (Unibertsitate ondoko eraikina)- Ekialdetik etorri ziren biztanle haien metafora egokia dira.
Norberak Wroclaweko (Rynek) merkatuko plazaren Erdi Aroko handitasuna miresten duenean, kontuan hartu behar du 1945eko setioaren ondoren hondamen-pilo batetik ia erabat berreraikia izan zela.
Wroclaweko Merkatuko Plaza eta haren inguruko kale-egituraren parterik handiena hiriko planifikatzaileek 1241ean diseinatu zuten, gure egunetara arte mantendu diren irteten diren 11 kalerekin. Orduan halaxe izan zen eta oraindik gaur egun izaten jarraitzen du, Europako bere motako plaza handienetako bat (ia 4 hektarearekin: hain zuzen Krakoviako Rynek Plaza da Europako Erdi Aroko merkatuko plazarik handiena). Oroz gain, gaur egungo etxebizitzen agerpena XIX. eta XX. mendeetan zehar egindako berreraikitze lanen emaitza da. Plazaren mendebaldean XVI. eta XVII. mendeetako erdi mailako klasearen etxebizitzak mantendu dira.
Plazaren erdialdean kokatzen den Udaletxea (Ratusz) Erdi Aroko arkitekturaren maisulan bikaina da. Bere aurrealdearen ondoan, 1492tik XVIII. mendea hasi eta urte dezente gehiagora arte gaizkileak astintzeko erabiltzen zen harrizko pikota baten erreplika bat dago. Aleksander Fredro idazle ospetsuaren estatua Udaletxearen gibelean kokatuta dago. Kasko zaharreko plazako etxerik zaharrena 2. zenbakian aurkitzen da, “Grifoen Etxea" ("Pod Gryfami") izenekoa, XVI. mendearen amaieran Herbehereetako estilo errenazentistan berreraikia izan zena; bere aurrealde garai eta zabala grifoekin, pelikanoekin, arranoekin eta lehoiekin apainduta dago. Gotikotik modernismora arte doazen estiloak islatzen direlarik, merkatuko plaza inguratzen duten etxeetako aurrealde ikusgarriek ikuskapen hurbilagoa merezi dute, salbuespen nabarmena 1931n amaitutako Rynek 11n kokatutako hamar solairuko bulego eraikin monotonoa da. Centennial Hall izeneko zementu gunearen sortzaile Max Berg-en ideia izan zen, hain zuzen plaza inguratzen duten eraikinak eraitsi eta euren ordez 20 solairuko hormigoi dorreen ordez ordezkatzea. Deliberamendu ugariren ondoren, hiriko agintariek plana abandonatu zuten, prozesuan egun guztiok maitatzen dugun Wroclaw hiria salbatuz.
Wroclaweko kasko zaharreko plaza bizitzaz beterik dago beti, uda-sasoian bereziki; Wroclaweko biztanleak eta hiria bisitatzen duten turistak inguruko 80 baino gehiago jatetxe eta pubetan elkartzen dira. Merkatuko Plaza erdian gainera, ekitaldi handi ugari ospatzen dira: pertsonaia ospetsuekin antolatutako kontzertuak, jaiak, desfileak eta erakusketak, eta neguan baita Urteberrirako sarreraren jaia ere.
Erlazionaturiko argazkia(k):